Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Mahi-Mahi Azoka

Gure bazkariak berezi egiten dituzten bertako ekoizleak aurkezteko "azoka" berezia.

Goazen Azokara!

Ezagutu gure hornitzaile diren ekoizleetako batzuk eta lagundu zure erosketarekin.

Mahi-Mahi Azoka egun osasun-krisiaren ondorioz itxita dauden gure jantokietako menuak prestatzeko erabiltzen ditugun elikagaietako asko hornitzen dizkiguten bertako ekoizleak aurkezteko sortu dugu.

Azoka honekin gurekin lan egiten duten ekoizle txikiei beren produktuak saltzeko beste kanal bat izaten lagundu nahi diegu, horrela, jangelak ixteak beren jardueran izan duen eragina gutxituz.

Zein da Mahi-Mahi Azokaren funtzionamendua?

Ekoizle bakoitzak eskaintza berezi bat prestatu du zuentzako

Eskaintzaren bat interesatzen bazaizu, ekoizleak zure herrian entregatzen duela ziurtatu.

Jar zaitez zuzenean harremanetan ekoizlearekin eskaria egiteko.

Mila esker! Zure laguntza beharrezkoa da.

Atxeta Gazta

Oleta, Araba

  • Eskaintza: Idiazabal Jatorri Deiturako bi gazta oso (ondua, erdiondua edo ketua) hutsean ontziratuak.
  • Non banatzen da: Bidalketa gastuak barne Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan.
Gehiago ikusi
Errotik, esneki ekologikoak

Amorebieta-Etxano, Bizkaia

  • Eskaintza: Jogurt naturala 1k-ko ontzietan eta gazta freskoa kilo erdiko ontzietan.
  • Non banatzen da: Errotik-en produktuak erosteko, baserrian bertan egin dezakezu: Etxanoko Dudea Auzoa, 8 A, 48430 Amorebieta-Etxano.
Gehiago ikusi
Jakion

Leintz-Gatzaga, Gipuzkoa.

  • Eskaintza: Porru, Zerba orri-mami eta leka potoak 3,75€/unitatea. BIO Marmelada potoak (8 zapore ezberdin aukeran) 3,55€/unitateko. Produktu gehiago webgunean eskura
  • Non banatzen da: Bidalketa gastuak 6,5€ + BEZ. 35€tik gorako eskarietan doako bidalketa.
Gehiago ikusi
Uxarte

Amorebieta-Etxano, Bizkaia.

  • Eskaintza: 6 botilako sagar zuku kutxa 16€ eta 12 botilako sagardo kaxa 25€.
  • Non banatzen da: Uxarte baserrian bertan eros dezakezu, Amorebieta-Etxanoko Montorra auzoan. Eta Zornotza eta inguruetako herrietan etxez-etxeko salmenta egiten dute.
Gehiago ikusi
Done Pedro Arrantzaleen Kofradia

Hondarribia, Gipuzkoa.

  • Eskaintza: Hondarribiako arrantzaleek Kantauri Itsasoan arrantzatutako arrainarekin egindako kontserbak.
  • Non banatzen da: Done Pedro Kofradiaren kontserbak erosteko Hondarribiako Bernat Etxepare, 6 kalean duten dendan zuzenean erosi edo euren online dendan erosi eta etxean jasoko dituzu. Tel. 943 642 431 - info@donepedro.com
Gehiago ikusi
Karabeleko

Hernani, Gipuzkoa.

  • Eskaintza: Otar itxiak: Karabelekoko baratzeko barazki ekologiko ezberdinekin osatutako saski itxia. Otar irekiak: Karabeleko app-aren bidez zure otar pertsonalizatua sor dezakezu.
  • Non banatzen da: Hernani: 4 euro Donostia, Astigarraga eta Urnieta: 6 euro Usurbil, Andoain, Lezo, Pasaia, Lasarte eta Oiartzun: 8 euro *35 eurotik gorako erosketek ez dute garraio-kosturik izango.
Gehiago ikusi

Bertako ekoizleen aldeko apustua egiten dugu, gauzak egiteko modu batean sinesten dugulako.

Gure jantoki guztiak Erosketa Jasangarri Plan bati atxikita daude. Gure erosteko moduak, gure bizimoduaz hitz egiten duelako. Eta soilik modu jasangarrian biziz lor dezakegu mundua hobetzeko gai izango den belaunaldi bat heztea.
Garaiko produktuak Gure menu guztiak garaiko produktuak zeintzuk diren kontuan hartuz diseinatzen ditugu.
Oilo zoriontsuen arrautzak Gure jantokietan erabiltzen ditugun arrautza fresko guztiak ekologikoak (0 kodea) edo askatasunean hazitako landako oiloenak (1 kodea) dira.
Hurbileko fruta eta barazkiak Gure jantokietan zerbitzatzen dugun fruta eta barazki freskoen %100 estatukoa da, horrela bere garraioak sortzen duen karbono aztarna murriztuz.
Estatuko haragia Gure menuetako haragi guztiaren jatorria estatukoa da, gertueneko eskualdeei lehentasuna emanez.
Elikagai ekologiko eta bertakoak Gure zerbitzu egunen %40ean elikagai ekologiko edota bertakoak erabiltzen ditugu. Horretarako, kudeatzen dugun jantoki bakoitzaren inguruko ekoizle txikiak bilatzen ditugu.
Arrantza arduratsuko arraina Arraina erosteko orduan jasangarritasun irizpideak jarraitzen ditugu, hala nola arrantza teknikak, arrantza zonaldeak eta espezie beraren jasangarritasuna. Gainera jantokietako arrai fresko guztia Kantauri Itsasoan du jatorria, Pasaiako lonjan erosia gehienetan.

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •