Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Etorkizunerako prest

Elikadura osasuntsu bat eta esperientzia dibertigarri zein hezigarriak eskaintzeaz gain, Mahi-Mahi proiektuak baditu bere oinarri pedagogikoari errotuta dauden balioak; talde-lana, elkarkidetza, berdintasuna eta autonomia besteak beste. Azken hau jantoki nahiz jolastokian lantzeko badira hainbat aukera, eta Mahi-Mahi proiektuan testuinguruaren eraldaketatik hasiko dugu bidea.

Espazioek ikasleen zirkulazio librea ahalbidetu behar dute, baita materialak eskura edukitzea ere. Helduen laguntzarik gabe nonahi mugitu edo behar dituztenak eskura eduki behar dituzte. Nahiz eta haurrek gaitasunak euren kabuz aurkitu, hezitzailearen rolak pisu handia du prozesu honetan. Mahi-Mahien hezitzaileak dira hain zuzen ere esperientzia honetan ikasleen bide lagunak. Autonomia txiki-txikitatik garatzen den gaitasuna da. Hau sustatzeko, beharrezkoa da adin tarte bakoitzari egokituriko espazio, material eta esperientziak eskaintzea. Momentu bakoitzean eta jolasa edota esperientziaren bidez haurrak gaitasunak eta balioak garatu ditzan, garrantzi handikoa da zaintzaz arduratzen diren pertsonek ez dezatela begiralearen rol hutsa izan, hezitzailearena baizik. Aurkikuntza eta norbere buruaren ezagutze prozesu horretan lagun izango den hezitzailea.

Eguerdiko atseden garaia aisi garaiarekin erlazionatzen da, baina ia desberdintasunik gabe jarraitu dezakegu autonomia lantzen, klase orduetan egiten den bezala. Are gehiago, haurrek ondo pasa eta gozatzeko askatasunaz modu lasaiago batean bereganatzen dituzte balioak, beraz hau da autonomia lantzeko suertatuko zaigun testuingururik aproposena.

Bitakorara itzuli