Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Hezitzailea naiz

Jantoki eta jolastoki garaiko zerbitzuak ondo funtziona dezan garrantzi berezia dute hezitzaileek. Are gehiago Mahi-Mahi jantoki eta jolastokiko espazio nahiz dinamiken eraldatze prozesuan, beraiek baitira aldaketa eta berrikuntzaren motorra.

Elikadura eta jolasetik hezi dezakegula irmoki sinesten dugu, haur eta hezitzaileen bitartez mundua toki hobeago bat bilakatzen lagundu dezagun.

Arlo profesionalean euren autonomia garatzen haurrei lagunduko dieten pertsonak bilatzen ditugu, zaintzaile baino, beraien burua haurren garapenaren bidelagun modura ikusten duten pertsonak.

Gure lantaldeko kideak profesionalki prestatzearekiko apustua egiten dugu ere, pixkanaka gure haurrek behar dituzten bidaide bilakatu daitezen. Horretarako maiz planteatzen dira formakuntza saioak eta tailerrak, gure hezitzaileek batik bat jolasetik hezteko tresnak izan ditzaten.

Hezitzaileak dira hain zuzen ere jantoki nahiz patioko egunerokoari forma eman diezaioketen pertsonak, Mahi-Mahi magiaz hornitzeko.

Zuk zeuk ere abentura honetan parte hartu nahi baduzu gure tripulazioarekin batera, ondorengo orritik bidali dezakezu zure curriculuma:

http://www.mahimahibyaskora.com/eu/lan-poltsa

Bitakorara itzuli