Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Trakamatraka: melodiak birtziklatuz

Ohitura jasangarriak sustatzeaz hitz egiten dugunean, ez gara soilik sortzen ditugun hondakinak murrizteaz, beharrezkoak ez diren ontziak saihesteaz edota erabilera bakarreko produktuak ez erabiltzeaz ari... Hondakintzat jotzen ditugun gauza askori bigarren bizitza ematen ikastea oso garrantzitsua da, eta, hauek berrerabiltzeko, gure sormena garatu behar dugu. Horregatik, Trakamatrakaren eskutik, hondakinak berrerabiltzeko tailer bat egin dugu, hondakinak zeuden lekuan melodiak jarriz.

Izan ere, birziklapenetik abiatuta, tailer hauetan musika-tresnak sortzen ikasten dugu, musikaren bidez mundu berri bat aurkituz. Trebetasuna, irudimena, ingurumen-kontzientzia eta sormena lantzen ditugu, eta ondo pasatzen dugu.

Zuek hodiak, ureztagailuak eta botilak ikusten dituzuen tokian, Mahi-Mahi piratok orain perkusioa, aire-tresnak, doinuak eta poza ikusten ditugu!

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •