Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

EGIN ZURE KLARIONAK

Adin tartea: 4-100

Partaideak: familian

Beharrezko materiala: arrautza oskolak, irina, ura, moldeak eta kolorantea.

Jarraibideak: Sukaldean sortzen dugun hondakin batetik abiatuta, arrautza oskolak, gure klarionak egingo ditugu, gure sukaldeetan aurki ditzakegun elementuak erabiliz bakarrik.
1. Arrautzak erabiltzen ditugunean, azalak ondo garbitu eta lehortzen utziko ditugu.

2. Dozena erdi dugunean, morteroa, errota txiki bat, koilara baten bizkarraldea... erabiliz, azalak txikitu eta hauts fin bihurtuko ditugu.
3. Ontzi batean koilarakada bat arrautza oskol hauts, koilarakada bat irin eta ur pixka bat jarriko ditugu, dena nahastuz. Kopuru horrekin klariona batsortuko dugu. Pikorrik gabeko orea osatu behar dugu, horretarako pixkanaka ura botako diogu, nahasketa homogeneoa izan arte.

4. Kolore-klarionak izatea nahi badugu, koloratzaile tanta batzuk gehitu diezazkiokegu nahasteari.
5. Jarri likidoa moldean. Lastotxoak, galleta-moldeak, arrautzak berak... erabil ditzakegu molde modura. Sortu klarionak gustukoen duzun formarekin.
6. Utzi lehortzen 24 orduz.

7. Margotu ezazu mandala handi bat kalean, eta animatu bizilagunak betetzen laguntzera. Elkarrekin egindako artelana.

 

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •