Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

ESTATUAK

Adin tartea: 0-100

Parteideak: gutxienez 3

Materiala: irudimen ugari

Argibideak: Pertsona bat estatuan bilakatuko da. Beste bat eskultorean. Eta hirugarren bat publikoan. Partaide gehiagok jolastu behar badute, eskultura bilakatuko dira, artelan geroz eta handiagoa eginez.

Eskultoreak bere sorkuntza propioa egingo du. Horretarako estatua den pertsonaren gorputza buztina balitz bezala landuko du, hau mugituko du nahi duen forma lortu arte. Ezinbestekoa da eskultoreak estatua den pertsonari baimena eskatzea bere beso eta hankak mugitu eta aurpegiko atalak ukitu ahal izateko, errespetua oinarrizko bidea izanik jolas honetan.

Eskultoreak nahi duena adieraztea lortzen duenean amaitutzat emango du bere lana. Eta ikusle lanetan ari den pertsonak sortu duen artelana interpretatu beharko du. Lortuko al du eskultoreak nahi duena ulertarazten? Ikusleak asmatuko al du eskultoreak zer transmititu nahi ote duen? 

 

Jaisteko materialak

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •