Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

KARAPAIXOA

Adin tartea: 2 -100

Partaideak: Familian

Beharrezko materiala: 

500 gr. de Irin txuria
325gr ur
10gr. legamia
12gr gatz
3 txorixo
4 arraultza

Jarraibideak:

Mahi-Mahin kultura aniztasuna maite dugu. Mundu osoko kultura ezberdinen inguruan egiten dugu lan, hauen gastronomia eta ohiturak ezagutu.  Eta gure kultura propioa ezagutzeari ere garrantzia handia ematen diogu. Gaur garizumari loturiko ohitura bat aurkezten dizuegu, Karapaixoa.Debagoiena eskualdean ama pontekoak bere besoetakoari garizuma  garaian oparitzen dion opila edo ogi berezia da. Txorizo eta arrautzez lagundutako ogi opil berezi hau egiten ikasi nahi?

1.- bol batean nahastu: irina, legamia, gatza eta ura eta amasatzen joan.
2.- Behin bola bat lortuta, mahai gainean irin pixka bat bota eta bertan amasatzen jarraitu10 minutuz (hatzetan itsasten ez den arte).
3.-  bol bat olio pixka batekin zikindu eta bertan jarri lorturiko masa.
4.- film edo trapu batekin estali eta harrotzen utzi 90 min.
5.- labeko bandeja olio pixka batekin buzti, eta masari triangelu itxura eman bertan (masaren zati bat gorde apaingarriak egiteko). estali eta beste 30 minutuz arrotzen utzi.
6.- Labea berotzen jarri 200º.
7.- Gordetako masa zatiarekin apaingarri gisa erabiliko diren tira (txurruak) egin.
8.- behin guztiz harrotuta, laban batekin zuloak egin txorixoa eta arraultzak joango diren tokian. 
9.- txorixoa eta arraultzak gehitu eta aurrez eginiko tirekin apaindu. 

10.- 4. arrautza irabiatu eta margotu ogi guztia, kolorea eta distira hartu dezan labea
11.- Labean sartu eta 30 minututan, 200º eginda egongo da.
12.- Hozten utzi eta dastatzera!!

 

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •