Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

logo

Ikastetxe eta ikastola berritzaileentzat jangela esperientzia paregabeak

Mahi-Mahi ez da ohiko eskola-jangela. Zure ikastetxe edota ikastolako jangela gune paregabe bilakatu dadin lan egiteko modua da, non haurrek, modu osasuntsuan jateaz gainera, esperientzia dibertigarri eta hezigarria bizi dezaketen.

Jangela sortu eta bizitzeko modu berria

Diseinu parte-hartzailea, pertsonan oinarritua

Zure ikastetxe edota ikastolako jangelaren eta jolaslekuaren diseinu berria egin beharko bazenu, izango al lukete antzekotasunik egungoarekin? Beharbada, ez.

Mahi-Mahi by Askora esperientzia berri hori nolakoa izango den definitzen lagunduko digun berezko diseinu-metodologian oinarritzen da. Horretarako, zentroaren espazioak eta zure helburuak izango ditugu kontuan, baina lantegiak ere antolatuko ditugu ikasleek, familiak, irakasleriak, zuzendaritzak eta jangelako lantaldeak parte har dezaten. Lantegi horietan, talde bakoitzeko desio eta beharrez hitz egingo dugu, eta horiek guztiak oinarri hartuta, jangelaren zein jolastokiarentzat aparteko esperientzia diseinatuko dugu. Laburbilduz, Mahi-Mahi by Askorak jangela-mota berri bat diseinatzen lagunduko digu: haurrek bertara joan nahi izango dute, familiek, berriz, konfiantza izango dute bertan, eta ikastetxe edota ikastolari beste zentroetatik ezberdinduko da izen ona eskuratuz.

Nolakoa da Mahi-Mahi by Askorako jangela?

Mahi-Mahi by Askorako jangela bakoitza ezberdina den arren, guztiek ala guztiek daukate oinarri bera:

Gune ezberdin eta atsegina

Espazioa funtsezkoa da beharrezko dinamikak sortzeko. Hori dela-eta, gune erabilgarri eta dibertigarriak sortzen ditugu, ikasleen adin ezberdinetara egokitzen direnak.

Esperientzia dibertigarri eta hezigarria

Jangela ez da soilik ikasleak elikatzeko gunea; baldintza onetan ikasi, deskonektatu, elkarbanatu, ospatu… daitekeen espazioa baizik. Laburbilduz, neurrira egokitzen den esperientzia hezigarria da, jolastokian jarraipena izango duena, helburu berdinekin diseinatutako ekintza eta lantegiekin.

Elikadura osasungarria

Elikadura onena eskaintzeko, menu osasungarriagoak eta orekatuagoak prestatzen ditugu. Gainera, bertako produktu ekologikoak erabiltzen ditugu hobeak direlako, eta egungo gazteak kontsumo-mota jasangarriagoan hezi nahi ditugulako. Mahi-Mahi by Askoran, janaria beste kultura batzuk ezagutzeko bitartekari gisa zerbitzatzen da, izan ere, astero jatorri ezberdinetako platerak prestatzen ditugu ikasleek latitude ezberdinetako zaporeak dastatu ditzaten.

Ikastaroak

Bazkariaren ondoren, eta eskoletara itzuli bitartean, zentroko hezkuntza plangintzarekin bat datozen ikastaroak proposatzen ditugu. Ikasteko, gozatzeko eta deskonektatzen laguntzen dizun momentua.

Jangela ezberdinak, ikastetxe eta ikastola ezberdinentzat

Mahi-Mahi by Askora balio erantsi handiko eskola-jangela eredua da, jangela irudia zentroko helburu pedagogikoekin elkartzen duena. Mahi-Mahiko zentroak aurkezten dizkizugu.

Mahi-Mahi Bitakora

  • BAZTAN IKASTOLAN MAHI-MAHI PROIEKTUAREN DISEINU PARTE-HARTZAILEA MARTXAN

    2023-2024 ikasturtean jarriko da martxan Mahi-Mahi jantoki eta patioko zerbitzua Baztan Ikastolan eta eskola komunitateak eguerdietako esperientzia diseinatzeko Workshop-a burutu du dagoeneko

    Gehiago irakurri
  • Zertan dabiltza piratak? Parada berria patioan!

    Mahi-Mahik irakurtzeko txoko bat jarri du Jesuitak Donosti Ikastetxeko patioan. Hezkuntza-zentroarekin batera garatu den esperientzia hau etengabe egongo da erabilgarri.

    Gehiago irakurri
  • Mahi-Mahi Fanzine Digitala: 7. alea

    Gehiago irakurri
Guztia ikusi

Ziur gaude, oraindik zenbait galdera izango dituzula egiteke.

  • Zer da Askora?

    Askora euskal enpresa bat da, ezaguna eskaintzen dituen zerbitzu berritzaileengatik, eta gure seme-alaben ongizateaz, osasunaz eta hezkuntzaz arduratzen diren profesionalez osatua dago.

  • Bat al dator Mahi-Mahi nire jangelarekin?

    Noski. Mahi-Mahi metodologia eraldatzailea da, eta ikastetxe zein ikastolei laguntza eskaintzea du helburu, irakaskuntzaren kudeaketa-ereduaren aldaketa prozesuan, betiere esperientzian eta egokitzapenean oinarrituta.

  • Inbertsio handia egin behar al da?

    Ikasleek jangelan bizi duten esperientzia diseinatzeko, inbertsioa eragiten duten espazio aldaketak egon daitezke. Hori dela-eta, Askorak zentroei finantziazioan laguntzen die.

  • Mahi-Mahi by Askora martxan jarri nahi izanez gero, zer gertatzen da jangelako egungo langileekin?

    Langileen papera erabateakoa izango da eraldaketan. ASKORAk langile inplikatuak subrogatuko ditu eta formakuntza eskainiko die aldaketa motor bilakatu daitezen hezkuntza zentroarekin bat datorren jangelaren sorkuntza-prozesuan.

  • Beharrezkoa al da nire zentroak sukaldea edukitzea Mahi-Mahi by Askora bertan martxan jartzeko?

    Ez da beharrezkoa. Mahi-Mahi by Askora sukaldea bertan eduki edota sukalde-zerbitzua zentrotik at duten zentroentzat dago diseinatua.

  • Harremanetan jar al naiteke guraso izanda?

    Noski. Familiak jangelako oinarri bat zarete, eta atseginez erantzun eta entzungo ditugu zure zalantzak eta iritziak.

  • Zenbat denbora behar da Mahi-Mahi by Askora martxan jartzeko?

    Proiektua martxan jartzeko prozesua hezkuntza zentro bakoitzaren erritmo eta beharretara egokitzen da. Mahi-Mahi By Askora etengabe eraldatzen ari den eredua da, eta hori dela-eta, ikasturte bakoitzean mugatu egiten dira zenbat jarriko diren martxan.

Harremanetarako

Gehiago jakin nahi al duzu Mahi-Mahi by Askorari buruz?

Deitu iezaguzu

T: 943 317 036

Idatzi iezaguzu

mahimahi@askora.com

Bisita iezaguzu

C/Portuetxe 16, Planta 2 (oficina 4) Edificio Blanca Vinuesa 20018 Donostia-San Sebastián Gipuzkoa

Google Maps-en ikusi

Lan-Poltsa

Gure tripulazioaren parte izan nahi?

informazio gehiago

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •