Oleta, Araba
Ezagutu gure hornitzaile diren ekoizleetako batzuk eta lagundu zure erosketarekin.
Mahi-Mahi Azoka gure jantokietako menuak prestatzeko erabiltzen ditugun elikagaietako asko hornitzen dizkiguten bertako ekoizleak aurkezteko sortu dugu.
Azoka honekin gurekin lan egiten duten ekoizle txikiei beren produktuak saltzeko beste kanal bat izaten lagundu nahi diegu, horrela, jangelak ixteak beren jardueran izan duen eragina gutxituz.
Zein da Mahi-Mahi Azokaren funtzionamendua?
Ekoizle bakoitzak eskaintza berezi bat prestatu du zuentzako
Eskaintzaren bat interesatzen bazaizu, ekoizleak zure herrian entregatzen duela ziurtatu.
Jar zaitez zuzenean harremanetan ekoizlearekin eskaria egiteko.
Mila esker! Zure laguntza beharrezkoa da.

- Eskaintza: Idiazabal Jatorri Deiturako bi gazta oso (ondua, erdiondua edo ketua) hutsean ontziratuak.
- Non banatzen da: Bidalketa gastuak barne Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan.

Amorebieta-Etxano, Bizkaia
- Eskaintza: Jogurt naturala 1k-ko ontzietan eta gazta freskoa kilo erdiko ontzietan.
- Non banatzen da: Errotik-en produktuak erosteko, baserrian bertan egin dezakezu: Etxanoko Dudea Auzoa, 8 A, 48430 Amorebieta-Etxano.

Leintz-Gatzaga, Gipuzkoa.
- Eskaintza: Porru, Zerba orri-mami eta leka potoak 3,75€/unitatea. BIO Marmelada potoak (8 zapore ezberdin aukeran) 3,55€/unitateko. Produktu gehiago webgunean eskura
- Non banatzen da: Bidalketa gastuak 6,5€ + BEZ. 35€tik gorako eskarietan doako bidalketa.

Amorebieta-Etxano, Bizkaia.
- Eskaintza: 6 botilako sagar zuku kutxa 16€ eta 12 botilako sagardo kaxa 25€.
- Non banatzen da: Uxarte baserrian bertan eros dezakezu, Amorebieta-Etxanoko Montorra auzoan. Eta Zornotza eta inguruetako herrietan etxez-etxeko salmenta egiten dute.

Hondarribia, Gipuzkoa.
- Eskaintza: Hondarribiako arrantzaleek Kantauri Itsasoan arrantzatutako arrainarekin egindako kontserbak.
- Non banatzen da: Done Pedro Kofradiaren kontserbak erosteko Hondarribiako Bernat Etxepare, 6 kalean duten dendan zuzenean erosi edo euren online dendan erosi eta etxean jasoko dituzu. Tel. 943 642 431 - info@donepedro.com

Hernani, Gipuzkoa.
- Eskaintza: Otar itxiak: Karabelekoko baratzeko barazki ekologiko ezberdinekin osatutako saski itxia. Otar irekiak: Karabeleko app-aren bidez zure otar pertsonalizatua sor dezakezu.
- Non banatzen da: Hernani: 4 euro Donostia, Astigarraga eta Urnieta: 6 euro Usurbil, Andoain, Lezo, Pasaia, Lasarte eta Oiartzun: 8 euro *35 eurotik gorako erosketek ez dute garraio-kosturik izango.