Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Antxoa, Kantauri itsasoko erregina

Antxoa arrain-sarda handietan eta mundu osoko ozeanoetan bizi den arraina da. Kantauri itsasoari dagokionez, kalitate handieneko produktua Bizkaiko golkoan eskuratzen da.

Espezie hau gure arraindegietan urte osoan zehar saltzen dute, munduko hainbat txokotatik ekarrita. Hala ere, apirilean, maiatzean eta ekainean garairik onenean egoten den Kantauri itsasoko antxoa izan ohi da preziatuena.

Tradizionalki inguraketa-arrantzaren bidez arrantzatzen da antxoa, hau da, uraren azalean edo erdi mailan igerian dabiltzan arrain-sardak arrantzatuz. Gainera, azpimarratzekoa da antxoaren arrantza kostaldetik hurbil (200 itsas milia ingurura) eta sakonera txikiko uretan gauzatzen dela, plaka kontinentalaren gainean.

Gehiegizko arrantzak ekosisteman duen eragin bortitza saihesteko eta ingurumenaren zaintza bultzatzeko, antxoaren arrantza mugatuta dago.  

Antxoa jatearen onurak:

Gure osasunerako onuragarria den arrain urdina da antxoa. Omega 3an aberatsak diren eta kolesterola zein triglizeridoak gutxitzen laguntzen duten gantz-azidoak ditu. Ondorioz, koaguluen edo odolbilduen eraketa gutxiagotzen ere laguntzen du antxoa kontsumitzeak. 

Gainera, antxoa proteina eta potasio iturri paregabea da eta horregatik gure nerbio-sistemaren ohiko funtzionamendua mantentzen laguntzen du. Beste alde batetik, produktu honek gure immunitate-sistemari laguntzen dion selenioa ere badu.

Antxoa freskoan zein kontserban (ozpinetan, gesaletan, marinatuta edo ketuta) jan daitekeen produktua da. Kontserban sukaldatzeko beharrezkoa da gutxienez 48 orduz izoztea Anisakiak hiltzeko. 

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •