Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Aupa!

Optimismoa dugu oraina bizi eta etorkizuna begiratzeko oinarri. Ilusiotik, poztasunekin, baikortasunetik eta maitasunetik egiten baitugu lan.

Mahi-Mahi lantaldea guztion esfortzuarekin mundu hobe bat sor dezakegula sinesten dugun profesionalek osatzen dugu. Eraldaketatik, guztion artean gizarte justu, errespetuzko, jasangarri eta osasuntsu bat lortzeko lan egiten dugu egunero, emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatuko duen gizarte bat landuz.

Gure jantoki eta patioetan zoriontasuna, giro ona, dibertsioa eta maitasuna gailentzen direla egunero. Irribarrea gure uniforme eta menuen parte delarik.

Optimismotik aupa! Egiten dugu oihu, guztiok elkarlanean edozein egoeraren aurre egiteko aukera dugulako.

Aupa! berrikuntzaren bidez haur eta nerabeen gaitasunak jorratu eta hauen heziketa hobetzeko apustu egiten duten ikastola eta ikastetxeengatik.

Aupa! etorkizuneko gizartea izango direnak hazi eta hezteko lan egiten dugun guztiongatik.

Aupa! egunero mundu hobe baten alde lan egiteko ilusioz jaikitzen garenongatik.

Aupa! egoera berri guztien aurrean ezin azkarrago moldatzen diren haur eta gazte guztiengatik.

Aupa! ilusioz eta energiaz guzti honi aurre egingo diogulako.

Aupa! GUZTIAREN GAINETIK BIZITZA OSPATZEN DUGULAKO!

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •