Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Barre egiten ikasten

Barre egitea dibertigarria bezain osasuntsua da, bai fisikoki, zein psikologikoki. Eta Mahi-Mahi jantoki eta patioetako erabiltzaile diren ikasleak, eta baita gure lantaldeek ere onura guzti hauek goza ditzaten, barrea gure egunerokoan txertatu nahi dugu.

Helburu honi jarraiki, gure hezilagun eta sukaldari lantaldeak barrearen bidez alaitu eta barrea lantzeko tekniketan formatu ditugu, barre terapia saioen bidez. Sinvergüenzas/Exprésate en Público ekimenarekin elkarlanean, Cristina Calvo clown-ak zuzendutako saio ezberdinak burutuko ditugu otsailean zehar gure lantaldeekin.

Saio hauetan barrearen bitartez sozializatzeko gaitasunak, hutsegiteak umoretik kudeatzea, irrigarri geratzearen beldurra, porrota eta barre eginaraztearen plazerren inguruan egiten dugu lan.

Eta zer lortuko dugu barrearen bidez?

- Barrea depresioaren kontrako erremedio naturala da. Tristura baztertzen laguntzen digu algarak.

- Pertsonen arteko erlazioak landu eta sendotzeko tresna bezala ere baliagarria da algara. Gure loturak indartzen laguntzen digu elkarrekin barre egiteak.

- Barreak gure energia erregulatzen du, erlaxazio egoera batean murgiltzen gaituelarik. Honek estres maila arintzen laguntzen digu. Baita gure produktibitatea areagotzen ere.

- Beldurrak gainditzeko tresna aparta da.

- Endorfinak askatzen ditu gure gorputzak algara egitean, eta honek ditugun minak arintzen ditu: buruko mina, hezurretako mina…

- Barre egiten dugunean ariketa aerobikoa egiten dugu, gure gorputzeko 300 muskulutik gora mugituz. Gainera, honek eragindako mugimenduek, gure bihotzak indartzen laguntzen digu.

- Barreak diafragman eragin zuzena du, hau dantzan jartzen duelarik. Honek gure arnasketa hobetzen laguntzen ditu eta prozesu honetan sortutako bibrazioek gure liseriketa arintzen dute.

Zure egunerokoan barreari leku handiago bat ematera animatzen zara? Gu dagoeneko Mahi-Mahi jantoki eta jolastokiak algaraz betetzeko lanean ari gara. Gure lantalde eta ikasleekin barrearen onurak landu eta mundua algaraz betetzeko. 

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •