
2023-2024 ikasturtean jarriko da martxan Mahi-Mahi jantoki eta
eta eskola komunitateak eguerdietako
Deialdia luzatu ostean, Otsailaren 15ean Baztan Ikastolako jangela bertan batu ziren guraso, ikasle, irakasle, hezilagun eta Mahi-Mahi Proiektuko taldea; guztien artean eguerdiko esperientzia berria sortzeko prest eta prozesu polit honen parte izateko nahiarekin.
Mahi-Mahi jantoki eta patioak Ikastolaren pedagogia proiektuari eutsiko dio, beti ere eguneko une konkretu honetarako pertsonen desio eta beharrei erantzunez. Une atsegin bat igaroz guztien nahiak beteko dituen jantokia imajinatzeko irrikaz gerturatu ziren. “Oso giro polita sortu zen eta jendea pozik atera zen”, Mahi-Mahiko lemari den Lorea Etxeberriaren hitzetan.
Baztan Ikastolako etorkizuneko jantokian burubelarri lanean aritu ziren kide guztiak. Workshoparen diseinu-metodologian barneratzea eskatzen duenez guztien artean helburu beraren alde arraun egin dezaten, lemariek ekintza-segida bat garatu zuten, bertaratu ziren pertsonek elkar ezagutzeko, konfiantza eskuratzeko, jantoki eta patioak sortzeko, eta azkenik, esperientzia biribiltzeko.
Honela bada, Mahi-Mahi estilo propioan jolastuz hasi zen Workshopa, konfiantzarako jolas baten bidez sormena aktibatzen hasteko. Binaka kolokatuz “Bizilaguna marrazten” ekintzaren bidez aurkeztu zuten bakoitzak bere ondoan zuen partaidea. Karikatura oso dibertigarriak atera ziren, honela armonia polit eta goxo bat sortuz.
Segidan, Mahi-Mahi taldeak informazioa eta ideiak jasotzeko duen “Mantel erraldoia”-ren metodoa erabili zen; ekintza honen bidez partaideek beraien ametsetako eguerdiko zerbitzua mahai gainean jarri zuten, iritziak eta nahiak elkarbanatuz eta elkarreraginez hurrengo ikasturtean martxan izango duten Mahi-Mahi jantoki eta patioa irudikatuz.
Hau guztiari esker, bertaratu zen pertsona bakoitzaren zati txiki-handi bat izango du Baztan Ikastolako etorkizuneko Mahi-Mahi jantokiak. Eta ez hori bakarrik, dagoeneko ametsetan hasiak dira! Jantokian autonomia adin guztietan garatzeko eskakizunetik hasi eta “gure identitate diren ostegunetako ekintzak jasotzeko, materialak ezberdina jasotzeko eta menu bereziak edukitzeko gogo asko daukate” Lorea Etxeberriaren arabera.
Hasi da hortaz Mahi-Mahi esperientzia zentro berrian, abian da Baztan Ikastolako zerbitzuaren garapena, bakarra eta berezia, proiektu pedagogiko propiotik sortua eta diseinu parte-hartzailearen emaitza.
Bitakorara itzuli