
Gure jantoki eta jolastokietan haur eta nerabeen ongizatea zaindu eta momentu dibertigarriak eskaintzeko lan egiten dugu egunero. Eta lanketa hau partekatu eta prestatzen ditugun ekintza hezigarriak zuei eskaintzeko asmoz, bueltan da Mahi-Mahi Etxean ekimena. Konfinamentuan familiei une dibertigarri eta hezigarriak errazteko jaio zen eta izandako erantzuna ikusita, proiektua eraberritu eta berriz asteroko ekintza edota erronka proposamenak berreskuratuko ditugu ostiral honetan. Aurrerantzean familia, hezitzaile, irakasle edota haur eta nerabeen garapenean parte hartzen duzuen pertsonei baliagarria zaizuen materiala eskaintzen duen bilduma izango da, sarean euskaraz dagoen aukera zabaltzeko helburuarekin.
Haur eta nerabeen garapena, giza eraldaketa eta elikadura osasuntsua oinarri izango ditugularik, hilabetero gai ezberdin bati helduko diogu, hau ikuspuntu eta bide ezberdinetatik jorratuz. Beti ere mundua hobetu eta gizarte moduan garatzen lagunduko diguten gaiak landuz: komunikazioa, aniztasuna, hezkidetza...
Eraberriturik, ostiral honetatik aurrera, martxan gara berriz ere! Eta gure proposamenak galdu nahi ez badituzu, harpidetu asteroko gure bidalketetara.
Bitakorara itzuli