Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

DONOSTIAKO X. TRIATLOI FAMILIARREAN IZAN GARA!

Ekainaren 12an hainbat familia, txiki eta handi, Donostian zehar ibili ziren igerian, txirrinduan eta korrika. Sekulako giroa zegoen!

 

Triatloi Familiarraren helburuak talde-lana, kirola, elkartasuna, erronka, gainditzea, laguntasuna, ahalegina eta nola ez, dibertsioa bultzatzea dira. Eta kirola zein familia, osasunarekin batera, Mahi-Mahi filosofiaren parte direnez, gu ere bertan izan ginen!

 

Argazkian ikusten dituzuen bezalako dominak banatu genituen parte-hartzaile guztientzat eta antolakuntzan laguntzen ere ibili ginen.

 

Eta hori gutxi ez balitz, geure ekintzak ere garatu genituen. Mahi-Mahien sare sozialetan 14 urte arteko haurrentzako bi dortsal zozkatu genituen, gure familiek ere egun honetaz gozatu zezaten. Eta gainera, The English School eta Jesuitak Donostian ekintza bereziak izan genituen Triatloiaren harira. Ekainak 12, iganderako prestatzeko, astean zehar bolatxo energetikoak eta parte-hartzaileek jaso dituztenak bezalako dominak egin genituen.

 

Ez ahaztu: kirola, janaria bezala, osasuna da!

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •