Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Elkartasun olatuak Mediterraneoan

Emozioz, esker onez eta ospakizunez betetako hilabetea da abendua. Baina garai hau ez da modu berean bizi gizartean ematen diren errealitate guztietan. Badira ospatzeko gogorik ez dutenak, egunerokoan jatekorik ez dutenak, oparirik jasotzen ez dituzten haurrak… Horregatik abenduan errealitate ezberdin hauek ezagutu eta elkartasunaren ikuspuntutik hauek hobetzeko zer egin dezakegun lantzen ari gara jantoki eta jolastokietan. Eta haur eta nerabeekin elkartasuna lantzeak, prozesu interesgarria eta aberasgarria bat abiatu du.

Eta landutako errealitate ezberdinen artean, Mediterraneoan bizi den egoerara hurbildu gara. Krisi humanitario handia da, beldurretik eta pobreziatik ihesi, baita bizi baldintza hobe batzuen bila bere bizitza arriskuan jartzen dutenak protagonista dituena. Eta hau Salvamento Maritimo Humanitario elkartearen eskutik egin dugu.

Salvamento Maritimo Humanitarioko kideak Mahi-Mahi jantoki eta patioak bisitatzen ari dira egun hauetan, ikasleei krisi humanitario honi erantzuteko elkarteak errefuxiatu-esparruetan, zein itsas zabalean egiten dituen lanen berri emateko. Baita bideo eta irudien bidez, ikasleek boluntario eta errefuxiatuek bizi dituzten egoerak bertatik bertara ezagutarazteko. Eta harrera hunkigarria izaten ari diren saioak. Emozio, aldarrikapen eta laguntzeko moduak azaleratzen ari diren saioak.

  

SMHk Greziako Chios uharteko Vial Kanpamenduan lan egiten du 2015etik, osasun-laguntza emanez ontzien lurreratzean eta larrialditan, baita eguneroko osasun artatzeetan ere. Itsas zabalean, Aita Mari ontzian, erreskate lanak ere burutzen dituzte mediterraneoan zehar, lan humanitario handia egiten dutelarik. Baina hain beharrezkoa den lan hori egiten jarraitu ahal izateko, guztion laguntza behar dute. Nabigatzeko beharrezko duten gasolioa ordaintzen jarraitzeko, osasun-materiala, salbamendu-jakak eta botikak erosten jarraitzeko laguntza behar dute. Hori dela eta, dohaintza-formula ezberdinak jarri dituzte interesdun guztien eskura: dohaintza libreak, nabigazio-miliak erostea edo bazkide-kuota helbideratzea.

Dohaintzak egiteko:  https://www.smh.eus/eu/egin-dohaintza/​ 

 

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •