Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Euskal Gorrak

Urtarrilean Komunikazioa lantzen ibili gara Mahi-Mahi jantoki eta jolastokietan. Eta hitz egitea gure komunikatzeko modu nagusia den arren, ez du zertan ahots bidezkoa izan behar. Modu askotara egin dezakegu, keinuen bidez, begirada batekin, zaraten bidez…

Eta komunikatzeko modu ezberdinak ezagutzeko lanean, keinu hizkuntzarekin egin genuen topo. Eta hau gertuagotik ezagutzen laguntzeko, Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko kideak gure jantokietara gerturatu dira.

Euskal Gorrak Federazioak, Askorarekin batera antolatu dituen sentsibilizazio saioen helburu nagusiak Gor Komunitatea eta haren aniztasunaren ezaugarriak eta zeinu hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ezagutaraztea izan dira.  Horretarako, adin tarteari egokitutako ekintza eta solasaldiak antolatu ditugu, ikasleen aurre ezagutzak kontuan harturik, gai honekiko dituzten usteak, aurreiritziak, kontzeptuak eta okerrak diren eta gizartean barneratuta dauden ideiak ezbaian jarri eta lantzeko.

Aitor eta Lierni, Euskal Gorrakeko kideek gidatuta, galdera erantzun bidez bideratzen dira solasaldiak. Horretarako, Aitorrek, bere eguneroko hizkuntza duen zeinu hizkuntzaren oinarrizko hainbat zeinu erakusten dizkie ikasleei: BAI, EZ, ZALANTZA adierazteko zeinuak. Honi esker ikaslegoaren parte hartzea eskuratzeaz gain, gehiengoarentzat orain artean gertutik ezagutu ez duten hizkuntza berri batean komunikatzen hasten dira.

Pertsona gorren errealitatea, baita interpretearen figura eta lana gertutik ezagutzeko ere balio digute saio hauek. Aitorrek bere esperientzia pertsonala piratekin partekatuz, pertsona gorren errealitatera gerturatzen ditu, Liernik interprete lanak burutzen dituen bitartean.

Euskal Gorrak Federazioak pertsona gorrek gizartean egiten duten ekarpena aldarrikatzen du. Horretarako pertsona gorren erabateko gizarteratzea eta partehartzean lan eginez, euskal lurralde osoan pertsona gorrek oinarrizko zerbitzuak jaso ditzaten bermatzeko lan egitearekin batera azken 40 urteetan.

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •