Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Ezagutu, esperimentatu eta ikasi

Zer dira begitako gaixotasunak? Nolakoa da Erretinosi Pigmentarioa duen pertsona baten egunerokotasuna?

Abusu Ikastolako ikasleek argi dituzte galdera hauen erantzunak, eta guztia Begi Sareri esker. Begitako gaixotasunen inguruan kontzientziazioa landu eta gaixotasun hauek pairatzen dituztenei babes ematen die elkarte honek.

Ikusmen murriztua errealitate bat da pertsona askorentzat, baina zer da ikusmen murriztua? Abusuko ikasleek ikusmen murriztua eragiten duten gaixotasun ezberdinak ezagutu eta egun hauen inguruan martxan dauden ikerketen berri izan zuten hitzaldi baten bidez. Ondoren, ikusmen murriztua duten pertsonen azalean jartzeko aukera izan zuten dinamika ezberdinen bitartez: “tunel” ikusmena eragiten duen konoa erabiliz eguneroko gauzak egiten saiatu, errealitate birtualeko betaurrekoak erabili edota Tengo Baja Visión VR app-a erabiliz betaurrekoen bidez simulazio bat egitea.

Errealitate ezberdinak ezagutzeak balioak barneratu eta besteenganako errespetua edo elkar-laguntza bezalako alorrak lantzea ahalbidetzen digu. Hemendik aurrera, Abusuko Ikasleek argi izango dute “Ikusmen Murriztua Dut” txapa jantzirik duen pertsona bat ikustean nola jokatu. Eta zuk? Ba al dakizu?

Resultado de imagen de ikusmen murriztua dut

Informazio gehiago: http://www.tengobajavision.com/eu/

 

 

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •