Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Familiak puntako Ikastetxe eta Ikastolen bila

Gure seme-alabak zein eskola, ikastola edo ikastetxetara eramango ditugun erabakitzea ez da erraza, eta badakigu, familia asko erabaki hori hartzeko puntuan zaudetela. Aurten protokolo eta neurri berriak aplikatuz, eta ohi baino goizago, baina hezkuntza zentro guztiak matrikulazio garaian murgilduta daude.

Zaintza zerbitzuak, ordutegiak, eskaintza pedagogikoa, instalazioak… asko dira familiek aztertu beharreko puntuak, eta bai, jantoki zerbitzua ere horietako bat dugu.

Eguerdi garaiak ere garrantzia handia du egun, gure haurren hezkuntza zentroa aukeratzeko orduan. Familia eta lanaren arteko kontziliazio, eguerdiko aisialdi garaian elikadura eta zaintza zerbitzua behar izatera garamatza eta. Horregatik, ate irekietako bisitetan, matrikula aurretik informazioa eskatzean, jantokiak bisitatu, eskaintzen den elikadura aztertu eta jolastokian burutzen den plangintza ezagutzera animatzen zaituztegu.

Ikastetxe eta ikastola bakoitza ezberdina da. Espazioa, plan pedagogikoa, ordutegiak, ikasleen beharrak… Asko dira hezkuntza zentro baten errealitatean eragiten duten faktoreak eta zorionez, geroz eta gehiago dira, klase orduetan bezala, eskaintzen dituzten beste zerbitzuetan errealitate honi erantzun ematea bilatzen duten zentroak.

Hezkuntza zentroaren errealitatera eta haurren beharretara egokitu behar dute jantokiek eta bertan eskaintzen diren menu, dinamika eta zaintza lanek. Eta orain, inoiz baino gehiago, agerian geratu da eskorentzako propio diseinatutako zerbitzu bat izateak edozein egoerara moldatzea ahalbidetzen digula, ikasleen ongizate fisiko eta emozionala bermatuz beti.

Eta Mahi-Mahin hori ondo dakigu, urteak daramagu eta puntako ikastola eta ikastetxeekin elkarlanean. Horregatik hezkuntza zentro hauek familiei, ikasleei, gizarteari oro har, onena eskaintzeko egiten duten esfortzua aitortu nahi dugu.

Bilboko Abusu Ikastola, Orioko Herri Ikastola, Villabonako Zubimusu Ikastola, Donostiako The English School, Zornotzako Andramari Ikastola eta Jesuitak Donostia Ikastetxea, proiektu pedagogiko sendo eta puntakoa eskaintzeko asmoz, etengabeko berrikuntzan murgildurik daude. Eta bide horretan Mahi-Mahirekin bate gin dute, eguerdi garaian haur eta nerabeen ongizatea bermatu, elikadura osasuntsua eskaini eta hezkuntza zentroaren plan pedagogikoarekin bat egiten duen jantoki eta jolastoki zerbitzua eskaintzeko.

Gure sareetan jantoki eta patio hauen egunerokotasuna jarraitu dezakezue. Bertan jaten diren menuak eta egiten ditugun ekintzak partekatuko dizkizuegu, hauen atzean dauden arrazoi nutrizional eta pedagogikoak azalduz.

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •