Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Gorputzaren hitz egiteko gaitasuna eta bere hizkuntza unibertsalak

Mahi-Mahien sormena eta espresio librea maite ditugu. Eta gure gorputzak sormenerako hamaika bide ematen dizkigun bezala, adierazpenerako ere bide ugari ditu. Hilabete honetan hizkuntza hilabetea izaki, hizkuntza ezberdinen inguruan ibili gara solasean, ikerketan. Baita hizkuntza unibertsalen bila ere. Guretzat hizkuntza unibertsala dena musika da. Musikak guztiok konektatzen gaitu eta elkar ulertzeko bidea dugu.

Gure egunerokotasuneko bizipenek soinu eta isiltasunak baturik sortzen duen melodia desberdinek besarkatzen gaituzte. Musika eragin handiko arte sakona da eta konexioak eta zirrarak sortzen ditu gure barnean baita distantzia handietan ere. COVID-19 garai honetan segurtasun distantziak nagusi, musika dugu gure sozializazio bideetako bat. Eta hau landu nahi izan dugu jantoki eta patioetan.

Pirata guztion artean gure ahalmenekin konektatuta, melodia berri bat jarri diogu ikasturte honi, barne barnetik atera ditugun notez osatua. Eta hau Maddalen Dorronsoro, Landarbaso abesbatzako formazio arduradunaren eskutik egin dugu. Esplorazio, autoezagutza eta ahalduntze saio hauetan, ahotsa, perkusioa eta gorputzak mezuak eta emozioak transmititzeko dituen gaitasunak landu ditugu ikasleekin


Hizkuntza izanik azaroan ikasleekin lantzen ari garen gaia, gure gorputzaren hizkuntza unibertsalak aztertu nahi izan ditugu guztion artean.

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •