Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

HAMAIKETAKO OSASUNTSUAK

Hamaiketako eta askari osasuntsuak lantzen aritu gara azken hilabeteetan gure tailerretan. Bertan, zer jaten dugun hamaiketako gisa, zer jaki diren osasuntsuak eta zeintzuk ekidin behar ditugun aztertu dugu. Eta batez ere, frutaren garrantzia landu nahi izan dugu, frutak berak izan beharko lukelako hamaiketako eta askari ororen lehen aukera. Badakigu egunean 5 razio (ano) barazki eta fruta jan behar ditugula. Barazkiak bi otordu nagusietan sartzen baditugu, hau da, bazkari eta afarian, 3 pieza fruta geratuko zaizkigu egunean zehar jateko. Hortaz, gosari, hamaiketako edo askariak frutarekin osatzea aukera interesgarria da. Gainera, fruta aukeratuta honen onurak geureganatuko ditugu alde batetik, eta bestetik, elikagai ez-osasungarriak baztertuko ditugu, 5 puxtarri guretzat!

Horrez gain, elikagaien etiketak nola irakurri ere ikasi dugu tailerretan. Argi geratu zaigu gehienez 5 osagai izan behar dituela elikagai edo produktu batek osasuntsua izan dadin, izan ere, jakiak osagai gehiago izateak, ez du nutritiboagoa denik esan nahi. Bestalde, alergia edo intolerantzia eragin dezaketen osagaiak nabarmenduta edo azpimarratuta adierazi behar dira etiketetan. Honek, asko laguntzen du elikagai bat lasai kontsumitzerako garaian. Eta osagaien zerrendan, lehenengo azaltzen dena produktu horrek gehien duen osagaia izango dela ere ikasi dugu. Horrela, jaki bat zein osagaiez egina dagoen jakiteaz gain, zer elikagai duen gehien ere jakingo dugu. Egin proba, irakurri etiketak eta baietz sorpresa bat baino gehiago hartu!

Baina, bada konturatu garen beste ideia garrantzitsu bat ere! Jaki bat edo bestea kontsumitzeak zabor kantitatea eta kalitatea erabat alda dezake gure osasuna aldatzearekin batera. Hau da, elikagai osoak

diren jakiak kontsumituz gero, (fruta, fruitu lehorrak edo ogia bezala) sortutako zaborra organikoa bakarrik izango da eta gainera jaten dugun elikagaia, gure osasunerako askoz hobea. Aldiz, etiketa duten jakiak, material ezberdinetako zaborra dakarte, dela kartoia, plastikozko poltsatxoak, tetrabrickak edo ontzi arinak. Gauzak honela, ariketatxo bat proposatzen dizuegu: aldatu aste batez hamaiketako eta askarien jakiak eta kontsumitu ahalik eta zabor gutxien sortzen dituzten elikagaiak. Ea zer gertatzen den lehenbizi zuen gorputzetan eta ondoren etxeko zabor ontzietan!

Hona hemen hamaiketako edo askari osasuntsuak sortzeko zerrendatxo bat:

  1. Fruta, osorik edo zatituta tuperrean, beti da osasuntsua eta ez dago inoiz soberan.

  2. Ogitarteko integralak aukera bikaina dira: baina gainera, tomate, ahuakate, uraza, piperrak, gazta freskoa, atuna, izokina edo sardinak, arrautza egosia edo tortilan, hummusa edo oilasko bularkia bezalako osagaiak gehituta mundialak dira!

  3. Esnekiak ere osasuntsuak dira. Aukeratu azukrerik gabeak! Jogurt naturala, esne osoa edo gazta freskoa, fruta, fruitu lehorrak edo zerealekin jan ditzakezu!.

4. Bizkotxo, opil eta gailetak: aukeratu osagai osasuntsuak, irin integrala, oloa, kakaoa %75 edo gehiago duen txokolatea, arrautzak, fruitu eta fruta lehorrak eta egin etxean! Gomendiotxo bat, erabili kanela, platanoa edo datilak gozagarri moduan, honela azukre kantitatea asko murriztuko dugu!

Orain ikasitakoa praktikan jartzera! 

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •