Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

HAUSNARKETA TXIKI-TXIKITATIK

Hilabete honetako azken ostegunean, azaroak 24, elkarren artean komunikatzeko beste bide bat topatu genuen. Eta zein interesgarria izan zen! Goxo bazkaldu ostean patioan elkarrizketa filosofikoak izan genituen.

 

Izan ere, eskolak, elkarrizketa filosofikoen ondorioz sortu ziren Grezian. Elkarri galderak eginez, hauek eta hauen erantzunak pentsatuz maila sakonago batean gogoeta egitea da helburua. Bide horretatik, elkarlanean buruan ditugun zalantzak argitu eta kontzeptuen inguruko ideia sakonagoak garatzeko.

 

Gure kasuan, poster ezberdinak jarri genituen patioan zehar, elkarrizketa hauek dinamizatzeko helburuz. Bertan, gai ezberdinak topatu zituzten gure piratek, eta horrela beraien elkarrizketa filosofikoak bideratu genituen. Kartelez kartel, gai ezberdinak eta hainbat galdera erantzun zituzten piratek. Gainera, ondoren etorriko zirenei beraien ideiak helarazteko, posterretan bertan erantzunak bildu zituzten! Gure ekintza filosofikoa dokumentatu genuen!

 

Bereziki garrantzitsua deritzogu txikienek ere bizitza eta honen zergatiaren inguruko galderak egiteari eta elkarren artean maila horretako elkarrizketak mantentzeari. Gu ere adi izan ginen beraien erantzunetara eta ai! Zenbat ikasi genuen!

 

 

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •