Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Hegaluzea al da?

Arrandegira joatean, plater batean zerbitzen digutenean… nola jakin jan behar duguna Kantauriko hegaluzea dela?  Gure tripulazioko elikadura adituek hau ezberdintzeko zenbait gako eman dizkigute, gure jantokian zerbitzatzen dugun arraina aukeratzeko erabiltzen ditugunak.

Hegaluze garaia gure kostaldean

Urtero egiten duen migrazio-bidaian, Thunnus alalunga, iparraldeko hegaluze izenez ezagutzen den tunidoa, udako hilabeteetan iristen da gure kostara, batez ere maiatza eta ekainean, batzuetan bidaia urrira arte luzatuz. Migrazio honetan sardina, txibia eta krustazeoez elikatzen da.

Ezaugarriak

Bere bizkarra urdin iluna da eta alboetan zein sabelaren behealdea zuria, ukitu marfildarrarekin. Bere haragia argia da, ia zuria, zapore bizia ematen dion koipez infiltratua. Koipe honen gantz-azido asegabe eta, bereziki, omega-3 konposizioagatik, bere konsumoa kolesterolaren metabolismoa erregulatzeko eta gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko oso egokia izatea eragiten du.

Arrain hori Kantauriko gure kostaldean amua erabiliz harrapatzen denean, eta gutxienez lau kg-ko pisua duenean, "Bonito del Norte" markarekin bereizten da. Marka hori etiketa batean jasotzen da, eta bertan kontrol-bereizgarri bat jasotzen da: lehorreratze-data, arrantzuntzia, ikuskapen-ekipoa, lehorreratze-portua eta Elikagaien Kalitateko zigilua, produktuaren jatorria bermatzen duena.

Inguruko beste lurralde batzuetan sareak eta beste zenbait arrantza teknika erabiliz harrapatzen dira, “bolante” teknika esaterako. Honek produktuaren kalitatea gutxitzen du arrainak jasaten duen estresa dela eta.

Zein prestaketetarako da egokia?

Kontserbak: "Bonito del Norte" edo Kantauriko hegaluzea oso egokia da kontserbak egiteko. Bere prestaketa oso sinplea da. Prestaketa honek arrainaren zaporea eta aromak gordetzen ditu, eta bertako kontserba industriak munduari eskaintzen dion harribitxietako bat da.

Gisatua: Garaian gaudenean, onena gure sukaldaritzak eskaintzen dituen espezialitateak kontsumitzea da, eta horien artean "marmitakoa" da errege. Euskaraz "marmitatik/lapikotik datorrena" esan nahi du, arrantzaleen janari tradizionalari erreferentzia eginez.  Marmitakoak, prestaketa zoragarri batean itsasoko eta baratzeko produktuak konbinatzen ditu. Eta gure menuan jartzen dugun bakoitzean… Platerak garbi garbi geratzen dira! Marmitako zaleak gara!

Plantxa: Plantxan egindako bentreska, barrualdetik oso gutxi egina gozamena da, altxor gastronomikoa. Eta Jerezen ozpin on baten txinparta batez bustia, zer esanik ez!

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •