Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Hemen.

Mahi-Mahi proiektu berritzaile gisa, unean uneko beharretara egokitzen da, eta hori da orain dagokiguna. Martxotik hona bizitakoaren ondoren, ikastetxe, ikastola, familia eta ikasleengan konfiantza, esperantza eta positibismoa sustatu nahi dugu. Eta COVID-19aren aurkako neurrietara zerbitzua moldatu ondoren, gure proiektuaren magia berezia berreskuratzeko momentua da. Eta horretarako bidaia berri bati ekingo diogu, Hemen. Orain. Aupa! oihupean egingo duguna.

 

Hemen. Gure espazioak ezberdinak direlako.

Mahi-Mahin espazioak balio berezi bat dute, edertasun estetikotik harago doana. Proiektuaren helburuetara egokitutako jantoki eta patioak baitira gureak, ikasleen beharretan pentsatuz eta ikastolaren plan pedagogikoarekin bat eginez sortu direnak.

Egunero hauetaz gozatzen duten pertsonek diseinatutako jantoki eta patioak dira, guztion artean esperientzia paregabe bilakatuak. Hori da Mahi-Mahiren oinarria. Proiektua modu kooperatiboan diseinatzen dugu, elkarrekin gure ikastola eta ikastetxeek behar dituzten jantoki eta jolastokiak amestuz.

Askatasun eremuak dira, nork bere autonomia lantzeko eta elkarlana sustatzeko guneak. Eta argitasunetik hasita, mahai, aulki eta platerretaraino, guztiak ikasleek esperientzia ezin hobea izateari erantzuten dio.

Gure espazioak garapenerako espazio dira. Segurtasun espazioak. Goxotasun espazioak.

Hemen, elkarbizitza, garapen, berdintasun, osasun eta hazkuntzarako gure espazioak.

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •