Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Hezkidetza, etorkizunaren oinarri

Mahi-Mahi proiektu berdinzalea da sortzez, jantokien eraldaketan, giza eraldaketa sustatzen baitugu, pertsonen berdintasuna, elkarbizitza, errespetua eta zoriontasuna landuz.

Gure lantalde pedagogikoak berdintasuna du bere lanaren oinarrietako bat. Honek, urtean zehar antolatzen ditugun ekintzetan, ikasleen eskura jartzen ditugun materialetan, Mahi-Mahi tripulazioa osatzen duten profesionalen formakuntzetan… eta oro har proiektu osoan, berdintasuna lantzeko bideak bilatzen dituzte. Jantoki dinamiketatik hasita, proposatzen diren jolasetaraino.

Eta berdintasunaren lanketan, jantoki eta jolastokietako hezitzaileen lana berebizikoa da. Beraiek baitira haur eta nerabeekin zuzenean lan eginez, planifikazio guztia aurrera ateratzen dutenak. Eta, Mahi-Mahi by askorako lantaldea bera zaintza lanen parekidetasunaren eredu izan dadin, gizonezkoak jantoki eta jolastoki hezitzaile lanetara hurbiltzeko aktiboki egiten dugu lan. Eta zorionez, urtetik urtera gehiago dira gure lantaldeetara batzen direnak.

Baina martxoaren 8a aitzakia dugularik, hilabete honetan hezkidetzaren inguruan lan egingo dugu. Gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak aztertu, genero rolen eragina arakatu, estereotipo eta aurreiritzien inguruan gogoeta egin… Gure burua eta ingurua aztertuko dugu, hobetzeko ditugunak topatu eta hauek lantzeko.

Mahi-Mahin gaur eta egunero, berdintasunaren alde lanean jarraitzeko prest izango gara!

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •