Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Jantoki bat baino asko gehiago

Jantokiko zerbitzuari buruz pentsatzen dugunean, ikasleek eguerdian bazkaltzen duten gune batean pentsatzen dugu. Baina eguerdiko zerbitzua hori baino askoz gehiago izan daiteke.

Hezkuntza aurrera doa. Ikastetxe eta ikastola asko ari dira lanean familiei eskaintzen dieten balio erantsia handitzeko. Plan pedagogiko berritzaileak, haur eta nerabeen beharretara egokitutako instalazioak, teknologia klaseetan aplikatuz eta beste hamaika bide landuta. Baina bilakaera hori ez da ikasgelan bakarrik gertatzen, eskaintzen diren zerbitzuetan ere berritzen da. Ikasleek gero eta denbora gehiago pasatzen dute hezkuntza zentroetan; ordu lektiboak, eskolaz kanpoko klaseak, jantokia... Eta zerbitzu horiek modernizatu egin behar dira, ikastetxearen filosofiarekin eta errealitatearekin bat egin behar baitute.

Abusu Ikastola, The English School, Zubimusu Ikastola, Andramari Ikastola eta Jesuitak Ikastetxea aitzindariak dira eguerdia berrikuntza pedagogikoko prozesuetan integratzen. Familiei zeharkako hezkuntza-programa bat eskaintzearen aldeko apustua egin duten ikatetxe eta ikastolak, irakaskuntzatik hasi eta eskaintzen dituzten zerbitzu eta jardueretaraino aplikatuz euren metodologia. Horrek balio erantsi handia ematen baitio haur eta nerabeen hezkuntza eta garapenari.

Mahi-Mahi ikastetxe eta ikastolen bidlagun da eguerdiko zerbitzuaren berrikuntza-prozesuan, plan pedagogikora eta hezkuntza zentroaren beharretara egokituz eguerdiko zerbitzua. Espazio eroso eta pedagogikoagoak dituzten jantokiak sortzen ditugu, ikasleen autonomia sustatzen duten dinamikak txertatu, gizarte-balioak lantzen dituen patio-planak diseinatu, zerbitzu-taldeen prestakuntza eskaini eta askoz gehiago. Eguerdiko zerbitzua  modu goxo eta osasungarrian jateko, jolasteko, ikasteko eta dibertitzeko une eta leku bihurtuz. Haurren beharrak eta nahiak asetzen dituen zerbitzua eskainiz horrela ikastetxe eta ikastoletan, familien eskari eta beharrak asetzen dituena.

Eta nolakoa da zure ikastetxeko jantokia?

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •