Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Jolasaren bidez, nutrizioan murgilduz

Gamifikazioa edo ludifikazioa ikasteko metodologia bat da, eta jokoen mekanika hezkuntza-eremura eramatean datza. Horrek dibertitzen garen bitartean ikasteko aukera ematen digu, eta, gainera, emaitza hobeak lortzen ditugu: ezagutza berriak hobeto barneratzea, trebetasunak hobetzea, ikasleen interesa erakartzeko eta haien arreta mantentzeko erraztasun handiagoa…

Nutrizio-hezkuntzako gure planean ikaskuntza dibertigarri hori aplikatuz, zenbait jolas garatu ditugu, nutrizio-tailer dibertigarri eta motibatzaileak egiteko aukera ematen digutenak. Tailer horietan, oinarrizko kontzeptuak lantzen ditugu, haur eta nerabeek bere bizian zehar elikadura osasuntsu eta orekatua mantentzeko beharrezko izango dituzten oinarrizko nutrizio-ezagutzak barnera ditzaten.

Izan ere, elikagaien eta hauen ekoizpenari buruzko galderez osatutako mahai-joko bat burutzea, sasoiko produktuak biltzen dituen koadro bat buruz ikastea baino askoz dibertigarriago eta eraginkorragoa da.

Dinamika ludikoak diseinatzeak, saio hauetan manipulazio-baliabideak txertatzeak edo Quiz-a bezalako formatuak aplikatzeak teoriatik hasi eta bizipen eta partehartzeraino doan elikaduraren inguruko hezkuntza plan bat diseinatzea ahalbidetu digu. Panel interaktiboak, dastatze itsuak, musika-probak… Ordubete irauten duten tailer ezberdinen sorta landu dugu. Mahi-Mahi piratak arreta osoz izatea ahalbidetzen diguten dinamikak, ondo pasatuz eta ikasiz. Formatu berri hauek parte-hartzea areagotzeko aukera eman digute, baita gelan ikasitakoa zabaltzeko edo sakontzeko, eta elikadurari buruzko zalantzak eta gogoetak azaltzeko gune bat sortzeko ere.

Azukre-kontsumoari buruzko saioa, janari lasterrak gure gorputzean duen eraginari buruzko tailerra, elikadura orekatuaren eta gure garapenaren arteko loturari buruzko kontzientziazio saioak, hainbat produkturi buruzko tailer monografikoak (gazta adibidez)… Bai ikastetxe eta ikastolen aldetik, baita ikasleengandik harrera ona izaten ari den Nutrizio-hezkuntzako plana.

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •