Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Kide berri bat Zubimusu Ikastolan

Kide berri bat dugu Zubimusu Ikastolako familian. Izar izeneko arrain laranja da eta bere istorioaren arabeera, Zarautzetik dator. Eta bere istorioa nola ezagutzen dugun? Bada ikasleak eurak izan dira guztion arteak Izarren istorioa osatu dutenak:

Izar 4 urteko arrain laranja da, Zarautzen jaioa eta azken urtea munduko itsasoetan barrena igerian eman du. Urte beteko bidaiaren ostean, Zubimusu Ikastolan bizitzea erabaki du, bertan lagun berriak egin eta munduan zehar ikasitakoa irakasteko gogoz. Glup glupl hizkuntzan mintzatzen da, Aquawoman du super heroi gogokoena eta urazpiko tenisean jokatzen abila da oso.

Izar jangelan egotea ez da kapritxoa, ikasleekin balio eta ardura jakin batzuk lantzeko helburua du. Beste pertsonen zaintzaren ardura banakako eta taldeko erantzukizun bezala barneratzea, besteenganako errespetua lantzea eta batez ere bakoitzaren arduren kontzientzia lantzea. Horretarako, jangelan geratzen diren ikasle guztien parte hartzea ziurtatu eta Izarrek dituen behar guztiez arduratzen den dinamika antolatu dugu, bere arrainontzia garbi mantendu, ura aldatu, hau elikatu eta bere osasuna zainduz guztion artean.

Lan guzti hauek haurrek burutzen dituzte, baina beti ere begiraleek gainbegiraturik. Honela guztia modu egokian eta arraina errespetuz eta modu atseginean tratatzen dela ziurtatuz.

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •