Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Kikarakada: haur errefuxiatuen errealitatera hurbilduz

Azaroan Salvamento Maritimo Humanitariorekin batera Mahi-Mahi ikastetxe eta ikastoletan hasitako lanketari jarraipena emanez, Kikarakada astea antolatu dugu ikasturtea amaitzen ari den honetan. Ikasleak pertsona errefuxiatuen errealitatera gerturatu nahi izan ditugu. Lehen hiruhilekoan euren etxean utzi eta bizi baldintza hobeen bila abiatzen duten bidai gogorra ezagutu genuen.

Orain, Europara iristean bizi duten egoera eta Greziako errefuxiatu kanpamentuen errealitatera hurbildu gara, Kikarakada proiektua eta Zaporeak Elkartearekin elkarlanean, sentsibilizazio ekintza bat antolatuz. Helburua, pertsona errefuxiatuen errealitatea bere osotasunean ezagutzea da, elkartasuna sustatuz, pentsamendu kritikoa landuz, gizarte justu eta berdinzale bat lortzeko behar diren balioak landuz.

Kikarakada proiektuak Lesbosen bizi diren haur eta nerabe errefuxiatuen eta euskal haurren artean txokolatezko zubi bat eraiki du. Elikagai unibertsal honek pizten duen gozamen eta pozaren inguruan errealitate gordin bat ikusaraziz. Euskal kultura eta gastronomiako pertsona ezagunekin elkarlanean eta Lesbosen egindako egonaldiaren argazkiak batuz, Kikarakada liburua sortu zuten, haur errefuxiatuen egoera eta baldintzak hobetzeko dirua lortuz horrela.

Proiektu honen baitan sortutako argazkiak oinarri dituen erakusketa bat sortu dugu, haurrak beste errealitate batera eramatea helburu duena. Erakusketa hau astebetez izango da Mahi-Mahi ikastola eta ikastetxe bakoitzean, Kikarakada astea ospatuz. Aste horretan erakusketaz gain, ikasleek Kikarakada proiektuaren arduradunekin solasaldia, txokolatada eta familiei zuzendutako elikagai bilketa dute. Garbantzuak, esnea, arroza, babarrunak.. Ikastetxe bakoitzean elikagai ezberdin bat jasoz, Zaporeak proiektuak Lesboseko bere sukaldeetara garraiatuko dituenak.

Ikastola eta ikastetxe bakoitzarekin elkarlanean antolatu dugun Kikarakada asteak ikasle eta familien interesa piztu du, eta Mahi-Mahitik eskerrak eman nahi dizkizuegu, ez soilik proposatutako ekintzek izandako harreragatik, baita Abusu, Orio, Andramari, Zubimusu eta English Schooleko ikasle, irakasle eta familiek erakutsitako eskuzabaltasunagatik.

Elkarrekin mundua hobetzen jarraituko dugu! Txokolatezko muxuak!

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •