Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Kultura, algara eta eraldaketa jantokietara gerturatuz

Ezustekoak zirrara, urduritasuna, egoera ezezagun bati aurre egitea, espontaneotasuna eta jakinmina pizten ditu gugan.  Ikasleak ezagutzen ez duten ikuskizun batetara gonbidatzeak giro berezia sortu du gure jantokietan. Zer ikusiko dugu? Nor aterako da oholtzara? Gustuko izango dut? Nola sentituko naiz? Parte hartu beharko dut?

Hilabeteko agendan ikuskizun sorpresa bat igarri genuen eta Andramari Ikastola zein Abusu Ikastolako piraten artean berehala piztu zen jakinmina. Baina aretoan eseri eta ikuskizuna hasi arte, ez dute ikusi behar zutenaren berri izan.

Eta zertan datza gure ikuskizun sorpresak? Itsasoren sakonean kokatuta dagoen Mahi-Mahi Zirkua lehen aldiz urgaineratu da, publiko aurrean aritzeko asmoz. TITI, zirkuko aurkezle bikaina eta itsaso tropikaletako efektu berezien espezialista, eta OSKOLA MAGOA, Unibertsitate Transozeanikoan itsas magian lizentziatua, umorearen bidez eraldaketaren botere magikoa zer den azaltzen du.

Cristina Calvo eta Ana Apika clow-ek bete-betean konektatzen dute ikasleekin, euren begien parean aurkeztu orduko. Barre egin, gozatu eta tentsioa askatzeko beharra, irudimen mundu batean murgiltzeko gogoa  nabariak izan dira. Eta saio honek positibotasunez bete gaitu.

Kultura, sormena, umorea eta dibertsioa gure proiektuaren ezinbesteko elementuak dira eta clow-a hauek uztartzeko bide zoragarria da. Dibertsiotik eraldaketaren boterea lantzea ahalbidetu digun ikuskizuna.

Mila esker Cristina eta Ana gure jantoki eta patioak algaraz betetzeagatik!

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •