Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Liztor zukua

Ostegunak bereziak dira guretzat, magiaz, emozioz eta abenturaz beteta daude eta. Ostegunero, menuak eta jarduerek beste leku batzuetara eramaten gaituzte, hausnartzera bultzatzen gaituzte, ikasten laguntzen digute eta, batez ere, egun berezi eta dibertigarria bihurtzen dute.

Aurreko ostegunean, gure Mahi-Mahi menuak oso postre berezia zuen: LIZTOR ZUKUA. Eta piratek eta hauen familiek menua irakurtzean, segituan galdetu zenioten zuen buruari: ZER DA LIZTOR ZUKUA? Eta mundu guztiaren lasaitasunerako, ziurta dezakegu animalia bakar bat ere ez dela mindu postre hau egiteko.

Ghana edo Nikaragua bezalako herrialde batzuetan, liztor-lore esaten zaio hibiskoari, eta bere lorea da edari honen osagai nagusia, herrialde batzuetan Jamaikako ur gisa ere ezagutzen den errezeta. Propietate askoko edari gozoa.

Hibiskoa hosto iraunkorreko zuhaixka bat da, oso lore bereizgarria duena. Hibiskoaren lorea emolientea denez, gure arnas sistema babesten eta zaintzen laguntzen digu. Diuretiko eta antiseptiko gisa ere erabiltzen da, agente patogenoen inhibizioari laguntzen baitio. Gainera, frogatuta dago odol-zirkulazioa laguntzen duela

Mahi-Mahin piraten elikadura-unibertsoa zabaltzearen alde egiten dugu, dietetan elikagai berriak sartuz, errezeta berriak probatzera animatuz eta beste kultura batzuetara hurbilduz beren plateren bidez. Baina elikaduraren eta osasunaren, jaten dugunaren eta garenaren arteko harremana ere erakusteko lan egiten dugu. Eta piratek ostegunero gauza berriak probatzeko duten prestutasuna ezinbestekoa da horretarako.

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •