Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

MAHI-MAHIKO PIRATAK ELIKAGAIEN XAHUKETAREN ZAINDARI!

Elikagaien xahuketa gaur egun gizartean daukagun arazo larri bat da. Badakizue mundu mailan sortzen denaren herena galdu edo xahutu egiten dela?

Gehien botatzen diren produktuak frutak, barazkiak, ogia eta esnekiak dira.

Gehiegi eta pentsatu gabe kontsumitzen da. Eta guk zer egin dezakegu honi aurre egiteko?

Mahi-Mahiko jangeletan hasi gara dagoeneko ekintzekin eta elikagaien xahuketaren inguruan hausnartzeko tartetxo bat hartu dugu. Gure taldeko dinamizatzaile diren Ane Abasolo eta Leire Olanok xahuketaren errealitatera gerturatzen lagundu die ikasleei, jolas dibertigarrien bidez gaia landuz. Asko ikasi eta partekatu dugu! Eta zuk, zer egiten duzu elikagaien xahuketa ekiditeko?

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •