Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Munduak guztiontzat beharko luke

Hezkidetza lantzen eman dugu martxoa, berdintasunean, errespetuan eta oinarritutako jendarte bat izatearen garrantzia landuz. Genero rolak eta konstrukzioa, gizon eta emakumeen artean ematen diren ezberdintasunak, gizarteak gure pentsamenduan eta mundua ikusteko moduan duen eragina eta beste alor asko lantzen aritu gara, horien artean baita transexualitatea ere.

Gure janzteko moduak, gure afizioek edo gure genitalek, generorik definitzen ez dutela ikasi dugu eta bide horretan oso lagungarri  izan dira Naizen Elkartearen komiki eta bideoak, berauen webgunean eskuragarri dituzuenak.

Komiki hauen bidez pertsona transexualen eguneroko pasarteak ezagutu ahal izan ditugu, ikasleekin batera gogoeta egin, eta transexualitatea jendartean normalizatzeko aurrerapausoak eman.

Lanketa hau aberasgarria izan da bai lantaldeko kide zein ikasleentzat. Gustura aritu gara gaia jorratzen eta momentu hunkigarriak ere bizi izan ditugu. Komikien lanketarekin batera, ikasle ezberdinek euren familia edota ingurunean dituzten pertsona transexualen inguruan hitz egin dute, errespetutik, berdintasunetik, inklusiotik, hauekin duten harremana edo pasarteak partekatuz gainontzeko piratekin.

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •