Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Nafar Erriberatik, jantokiko platerretara

Errigora ekimenak, Euskal Herriko 10 ikastetxerekin proiektu pilotua jarri du martxan, horietako bat Zubimusu Ikastola delarik. Elkarlan honi esker, 2021-22 ikasturtean zehar, ikastolako Mahi-Mahi jantokian, Nafarroako ekoizle ezberdinen produktuak dastatuko dituzte ikasleek.

Ikastolak, eta Askorak, urteak daramatzagu elikadura osasuntsu eta kalitatekoa eskaintzeko elkarlanean, bertako produktuari garrantzia emanez, eta ikasleetan artean kontsumo ohitura osasuntsu eta jasangarriak sustatzen. Guztia Mahi-Mahi jantoki eta jolastokien kudeaketa ereduaren bitartez.  Horren eredu, azken urteetan Zubimusuko ikasleek gozatzen dituzten menuen %50a prestatzeko, produktu ekologikoak edota bertakoak erabili dira.

Apustu hau indartzeko asmoz, Errigora proiektuarekin hitzarmena sinatu da, honela, ikastolak beste 10 ekoizle txikiren produktuak gehitu ditu bere elikadura eskaintzara: Ablitaseko Nuestra Señora del Rosario kooperatiba, Cascanteko La Casa del Aceite, Arroitzeko Iturri Kontserbak, San Adrianeko Conservas Ebron, Argedaseko El Alcavaran, Beriaineko Martinelli pasta, San Adrianeko El Escolar kontserbak eta Dicastilloko Biosasunen produktuak.

Zubimusuko Mahi-Mahi jantokiaren eta Nafarroako Erriberaren artean sortutako zubiak, elikadura-subirotasuna bultzatzeaz gain, euskara bera ere elikatzen du. Errigora ekimenaren irabaziekin euskararen erabilera sustatzeko ekimenak bultzatzen baitira, euskara hizkuntza nagusi ez duen nafar eremuan.

Errigoraren elikagaiak menuetan txertatzeaz gain, ikuspuntu pedagogiko batetik ere egingo da lan. Mahi-Mahiko arduradun pedagogikoek garatutako materialen bitartez, ikasleekin bertako produktuak kontsumitzeak dituen onurak eta Zubimusuk eta Errigorak partekatzen dituzten balioak landuko dira: jasangarritasuna, herrigintza, lurraldearekiko konpromisoa, auzolana eta euskalgintza.

 

Errigora ekimena

Euskal Herria oinarri izanik, auzolana lanabes duen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz, eta eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz lortutako irabaziekin, euskara ofiziala ez den zonaldean eragitea du helburu. Urte sasoi ezberdinetan, kontsumo ohituretan eragin nahi duten kanpaina ezberdinak sustatzen ditu Errigorak, euskal gizartean bertako produktua kontsumitzeko ohitura barneratzeko. Kanpaina hauen funtsa, produktu eskariak egitea da, urte osorako behar dituzun olio, kontserba eta bestelakoez hornituz, erriberako ekoizleak babestu, eta Nafarroako hegoaldean euskarari guztion artean bultzada bat emateko.

Errigorako produktuak jantokiko menuetan eskaintzeaz gain, ikastolak modu aktiboan parte hartuko du Errigoraren kanpainetan, Amasa-Villabona eta bailarako familiak saskiak eskuratzera animatuz. Zubimusu Ikastolak eta Askorak, gainera, familiei zuzendutako ekintza ezberdinak antolatuko dituzte ikasturtean zehar, herrigintza eta auzolanetik, Errigorako ekoizle txikien produktuak sustatu eta euskarari bultzada emateko. 

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •