Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Nerabeak gogoetara gonbidatuz

Mahi-Mahiren balio funtsezkoak dira berdintasuna eta errespetua, baita bizikidetza ere. Gure egunerokoan, gure jantoki eta patioetan, guztiak berdinak gara, guztiok ditugu aukera eta eskubide berdinak.

Genero indarkeriak gazteen artean duen intzidentziaren inguruko azken ikerketak irakurrita, harritu eta kezkatu egin gara. Adibidez, Save The Children GKE-k pasaden urrian argitaratutako “No es amor”  informearen arabera, emakumezko nerabeen %6,2k biolentzia fisikoa jasan dute euren bikotekideen eskutik, %6,5ak biolentzia sexuala, %16,7ak biolentzia emozionala eta %24,9ak indarkeria psikologikoa.

Egoera honi erantzun emateko, kontzientziazio kanpaina bat jarri dugu martxan Mahi-Mahi jantoki eta jolastokietan, ikasleak, bereziki nerabeak, emakumeen aurkako biolentziaren inguruan gogoeta egitera gonbidatzeko.

Kanpaina honetan, egunero nerabeen artean ematen diren egoerak islatu ditugu, hauek emakumeen aurkako eraso bezala dekodifikatzen lagundu, eta hauen aurrean planto egin dezaten.

Kanpainarekin bat eginez, gainera, ostegun honetan, azaroak 25 izanik, Beldur Barik ekimena gerturatuko diegu piratei, gogoeta modu aktiboan landu eta genero indarkeriaren inguruko lanak sor ditzaten.

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •