Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

NOLA JATEN DUGU ETXEAN? BELAUNALDIEN ARABERAKOA DA?

Demografia-aldaketen eraginez elikaduraren inguruko ikuspegi ezberdina duten pertsonak etxe berean bizi dira. Hala ere, guztiek dute joera bat amankomunean: familiako adin ezberdinetako pertsonek bizitza-eredu osasuntsuagoak izan nahi dituzte. Eta hauetako askok jaki osasuntsuagoak aukeratuz burutzen dute helburu hori!

Baby boomer eta X belauladiek “sodioan baxuak”, “azukretan gutxituak” edo/eta “kolesterol gabeko” elikagaiak dituzte nahiago. Aldiz, Millennial y centennialek (Z) bestelako ezaugarri batzuen bidez definitzen diren elikagaiak nahiago dituzte: “organikoak”, “glutenik gabeak”, “proteinetan altuak”. 

Boomerrek beraien inguruko pertsonei lagundu nahi diete, azpimarragarriak diren aldaketen bidez. X belaunaldiak aldiz, batez ere gazteenek, gustu ausartagoak dituzte. Milleniallek bertako gastronomia dute atsegin, eta familian zein taldean jatea gustatzen zaie, aisia-jarduera gisa identifikatzen baitituzte momentu hauek. Gainera, belaunaldi honek sare sozialetan elkarbanatzen ditu otorduak. Eta azkenik, Centennialsek (Z) esperientziak bizitzeko irrikan daudenen belaunaldia osatzen dute, aniztasunarekiko errespetua bultzatu, bidaiatu eta mugaz gaindiko zapore gastronomikoak dastatu nahi dituzte.

Belaunaldi bakoitzak erasoketa egiterakoan edo kanpoan jaterakoan ditugun motibazioak ezagutu nahi?

Centennialak 

·  Oso foodieak dira, balioetan idealistak, gizartearekiko solidarioak eta jasangarritasunari lotuak.

·  Tradiziozko jakiak dastatu nahi dituzte, bereziak direnak. Gainera, janari-azokak bisitatzea gustuko dute.          

·  Janaria, ardoa eta garagardoa maite dituzte. 

                                                                                                                 

Millenial Belaunaldia

·  Fisikoaz arduratzen dira.

·  Janariaren ekoizpenean interesa dute eta partekatutako esperientzia bat izan nahi dute.

·  Jakien konbinazioak dastatzen dituzte, produktu ekologiko eta exotikoekin.

·  "Kilometro Zero" edo "Farm to Table" jakietan interesatuak.

·  Bidai gastronomikoetan produktuak erostea gustatzen zaie. Baita artisau-produktuak eta bertako merkataritzan erostea ere.

·  Belaunaldi hau izan zen eramateko janaria eskaintzen duten zerbitzuak erabiltzen lehena. Eta oso gustuko dute!

 

"X" Belaunaldia

·  Bidaietan tokian tokiko gastronomia dastatzea atsegin dute.

·  Produktu ekologiko eta jasangarrien aldekoak dira.

·  Bizi-erritmoak janari azkarrak kontsumitzera daramatza.

·  Hain ohikoak ez diren zaporeak bilatzen dituzte, hala nola Japoniakoa eta Karibekoa.

 

Baby Boomer Belaunaldia

·  Jatearen esperientzia janaritik haratago doa hauentzat. Prozesua bizi eta produktuak non hazten diren ezagutu nahi dute.

·  Ondo jan nahi dute, ez goxoak duden baina hain osasuntsuak ez diren platerak bakarrik.  

·  Dieta osasuntsu bat nahi dute, menu goxoekin eta grano osoekin, proteina eta kaltziodunak edo gantz saturatuetan, kolesterolean eta sodioan gutxituak. Hala ere, zaporea nutrizio-balioak baino garrantzitsuagoa da hauentzat.  

 

Gizarteko joerak eta ohiturak belaunaldiz-belaunaldi eraikitzen doaz:

 

Alfa Belaunaldia

·  Aldaketa klimatikoak, elikadura-segurtasunak eta birziklapenak kezkatzen ditu.  

·  Sare sozialak erabiltzen dituzte kontsumorako inspirazio iturri gisa.

·  Janariari dagokionean, familiari loturiko momentuak bizi dituzte. Asko gustatzen zaie jatetxeetan eta kanpoan jatea.  

 

Egi proba! Zer jango luke zure amonak jatetxe batean? Eta zer dastatuko luke zure semeak belardi batean eserita? Elikadura gainerakoekin momentuak elkarbanatzeko une aproposa da eta esperimentatzeko eta ikasteko aukerak eskaintzen dizkigu!

 

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •