Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Orain.

Eguerdi garaia deskonexio, ikaskuntza, hazkuntza, dibertsio eta osasuntsu elikatzeko une bezala ulertzen dugu eta hori sustatzen du Mahi-Mahi proiektuak. Eguerdiko atsedenean jantoki eta jolastokiak deskonexio eta zoriontasun oasi bilakatzeko helburuarekin egiten dugu lan.

Eta hau bizipenen bitartezko ikaskuntzari esker lortzen dugu. Gurean ostegunak bereziak dira beti eta janariaren bidez edota ekintza ezberdinen bidez sentimenduak landu, munduko beste kulturak ezagutu, gure gaitasunak trebatu edota gure sormena dantzan jartzen dugu.

Gure bidelagun ditugun Hezilagunek, ekintza eta jolas ezberdinak proposatzen dituzte egunero jolastokian, elkarlana, errespetua eta gozamena abiapuntu dituztenak.

Ekintza bereziak, elikaduraren inguruko tailerrak eta beste hamaika sorpresek bizirik mantentzen dute momentu oro Mahi-Mahi guneen magia.

Gurean osasuntsu jan eta ongi pasatzeko momentua baita eguerdia.


Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •