Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Piratekin irakurketa eta sormena landuz

Euskara eta euskal kultura Mahi-Mahiren DNAn daude eta egunero euskaraz bizi, elikatu, gozatu, ikasi eta jolasten gara. Euskaraz egiten dugu lan ikasleen artean ohitura osasuntsuak sustatzeko, eta bide horretan Elkar Argitaletxearekin elkarlanean haur eta nerabeak euskal literaturara hurbildu eta kultur sorkuntzan murgiltzeko hainbat saio antolatu ditugu.

MariMatrakak liburu bildumaren idazle den Ana Jakak Mahi-Mahi piratak bisitatuko ditu, Noa eta Learen unibertsoan murgiltzera gonbidatuz. Baina MariMatrakak abenturez gain, idazlearen lana nolakoa den, liburuen sorrera prozesua nola garatzen den eta sormenaren lanketaren inguruan hitz egingo du piratekin, sorkuntzarako dinamikak proposatuz ikasleei.

Haurren artean aski ezaguna den liburu bilduma hau zazpi-zortzi urteko neska-mutilei zuzendua dago. Askatasunean eta aurreiritzirik gabeko haurtzaroaren aldarrikapena egiten duten Noa eta Lea protagonista ditu. Neska alai, bihurri eta jakingura pareak, gogora ekartzen dizkigu hazteak berarekin dakartzan pozak. Bizitza jolasa ere badela gogorarazi helduoi.

Bilduma honek landutako gai eta balioek bat egiten dute gure proiektuarekin, familian lantzeko material aparta. Guk ere haurtzaro libre, esploratzaile eta estereotiporik gabekoa sustatzen dugulako. Mahi-Mahin ere MariMatrakak garelako!

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •