Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Txin-pun egunaren nondik norakoak

Bertan bazkaltzen duten umeek egun batez Mahi-Mahi jantokiaren esperientzia bizi izan zuten, eguerdiko zerbitzu osoarekin: ostegunetako menu berezia eta patioko dinamizazioa.

 

Bazkalorduko menuak bi plater eta postrea izan zituen eta bakoitzean Mahi-Mahi esperientzia gauzatu zen. Lehenengo platerak, azalore- eta udare-krema, ezohiko zaporeak dastatzeko aukera eskaini zigun. Bigarrenak, txerriz eta barazkiz betetako fajitak, eskuekin jan genituen eta une dibertigarriak utzi zizkiguten! Eta azkenik, postrearekin txokolatezko ziropa goxoa jan genuen. Zer nolako sorpresa!

 

Baina hori ez zen guztia izan… Kutxa misteriotsuak eguneko enegarren sorpresa ekarri zigun: burbuila erraldoiak egin genituen! Begiraleen laguntzaz eta guztiok elkarrekin igaro genuen eguerdiko tartea.

 

Funtsean, eguna oso ondo joan zen, haurren jarrera zoragarria izan zen, benetan disfrutatu zuten eta begiraleek ere dinamika positiboki jaso zutela ikusi genuen.

Bitakorara itzuli

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •