Adin tartea: 4-100
Partaideak: banaka edo familian
Beharrezko materiala: arrautza kaxa, rotulkia, puxtarri, harri koxkor edo bolatxo bat.
Jarraibideak: Arrautza kaxa bat berreskuratu dugu, zakarretarako bidean. 12 arrautzeko kaxa edota 6 arrautzeko kaxek berdin balio dute. Zulo bakoitzari zenbaki bat ipini diogu rotulkiarekin. Bolatxo bat lortu eta saltoka saltoka zenbaki batetik bestera pasaraziko dugu. Gaurkoan zer nolako trebeak garen ikusiko dugu, kontzentrazioa ere pil pilean landu beharko dugu.
Gai izango ote gara bolatxoa 1 zenbakitik 6 edo 12 zenbakiraino saltoka, zenbaki en ordena errespetatuaz, pasatzea?