Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Aniztasun jolas-liburuxka

Mahi-Mahi jantoki eta jolastokietan aniztasuna landu, gozatu eta ospatzen dugu eguerdiro. Ezberdinak bezain berdinak garelako. Gure arteko ezberdintasunek gizarte aberats bat sortzen dutelako. 

Aniztasunak esparru ugari hartzen ditu bere baitan: generoa, gorpuzkera, kultura, janzteko modua, mestizajea, orientzaio sexuala, ideologia... Eta horiek ikusarazi, azaleratu eta hauen inguruan lan egin ahal izateko, jolas-liburuxka bat sortu dugu.

Bertan pertsonaia ezberdinak aurkezten dizkizuegu, arraza ezberdinetako pertsonak, adin ezberdinetako pertsonak, gorpuzkera ezberdinetako pertsonak, estilo eta bizimodu ezberdinak dituztenak. Eta guztien gorputzak elkarrekin konbina ditzakezu pertsonaia berri eta anitzak sortuz: zakila duten emakumeak, koloretako ilea duten gizonezkoak, depilatzen ez diren pertsonak, txilborra agerian eramaten duten gizon zein emakumeak, pertsona kirolariak...

Hemen behean topatuko dituzue liburuxka osatzeko materialak. Eta honekin gogoeta egitera gonbidatzen zaituztegu: Non daude izan gaitezkeenaren mugak? Zergatik ez harro egon ezberdin izateaz?

 

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •