Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

EGUZKILOREAREN KONDAIRA

Adin tartea: 0-100

Partaideak: banaka edo familian

Beharrezko materiala: tablet, mugikor edota ordenagailua,

Jarraibideak: Eguzki-lorearen kondairak, Euskal herriko arbasoen beldurrak uxatzeko, amalurrak sortutako lorearen istorioa kontatzen du. 
Kondaira zahar batek dio, giza bizitzaren lehenengo garaietan, iluntasunak inbaditzen zuela gure lurra. Iluntasunak beldurtuta, gizakiak amalurrarengana jo zuten, espiritu txarrak, deabrua eta iluntasunean ezkutatzen ziren gaitz txar guztiak uxatzeko. Ama lurrak gizakiei laguntzeko bere alabetako bat sortu zuen “Ilargi Amandrea”. Horrela sortu zen gaur egun ezagutzen dugun gaua.
Gizakiek, Ilargiaren argia eskertu zuten, baina ez zen nahikoa. Horregatik, berriz ere, Amalurrarengana jo zuten argitasun gehiagoren eske. Horri erantzunez, beste alaba bat sortu zuen “Eguzki Amandrea”. Horrela jaio zen gaur egun ezagutzen dugun egun argia.
Era horretan, gizakiak egun argiz lasai bizitzea lortu zuen, baina gaua iristean, berriz ere deabru, espiritu txar e.a. beldurrak agertzen ziren. Horregatik, berriz ere, Amalurrarengana jo zuten babes eske. 
Orduan, Amalurrak lore bitxi ikusgarri bat oparitu zien “Eguzkilorea” egun argiaren ikur zena, baina argi propiorik ematen ez zuena. Baina nola babestuko digu gaueko deabru, jentil eta espiritu txarretatik, argirik ematen ez badu? Amalurrak sekretu bat erakutsi zien:
Zuen etxeko ateetan jarri behar duzue, horrela gaueko izaki beldurgarriak gauetan beraien gordelekuetatik ateratzean, eguzkia dela pentsatuko dute eta uxatu egingo dira. Babesturik biziko zarete, bai egunez eta baita gauez!!
Ordutik, Euskal Herriko gizakiak Amalurrak emandako laguntzari esker, babesturik bizi dira. 

 

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •