Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Familia anitzak

Maiatzaren 15ean Familien eguna ospatzen da. Eta Gure ingurura begira jarri eta familia eredu ugari ditugula ikusi dugu: Familia heteroparentalak, haurrik gabeko familiak, arraza anitzeko familiak, familia monoparentalak, familia homoparentalak, adineko pertsonek osatutako familiak, familiako kide baten dolua egiten ari diren familiak...

Eta hauek guztiak agerian jarri eta familia aniztasuna ospatzeko, memoria lantzen lagunduko digun jolas hau sortu dugu. Deskargatu hemen azpian jolaserako kartak, ebaki eta jolastera!!

Nahasi ondo karta guztiak eta ondoren jarri guztiak buruz behera mahai gainean, koloredun aldea gora begira. Txanda bakoitzean jokalari bakoitzak bi karta altxatuko ditu eta bi karta horietan familia bera izatea lortu behar du.

Txandaz txanda mahai gainean familiak non kokatuta dauden ikusten joango gara, eta gure memoriaren laguntzaz, karta bikoteak lotuz!

Nork du familiako memoriarik onena?

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •