Adin tartea:2-100
Partaideak: Familian
Beharrezko materiala: fruta, broxeta makilak, txokolatea eta jogurta.
Jarraibideak: Aukeratu gustuko dituzun fruta ezberdinak, ondo garbitu eta zatitu antzeko tamaina batean. Erabaki fruta zein ordenatan jarriko duzun eta hasi broxeta makiletan sartzen. Behin broxeta montatuta, txokolatea urtuko dugu eta nahi duzun bezala, zuzenean broxetei gainetik jarri, edo hauek jaten dituzuenean bertan bustitzen joan. Jogurta ere erabil dezakezu broxetak bustitzeko saltsa bezala.