Adin tartea: 2-100
Partaideak: Banaka zein familian
Beharrezko materiala: Bi elementu ezberdin. Kolore ezberdinetako postitak, goilara eta sardeskak...
Jarraibideak: Jolas hau sortzeko, etxeko toki bat aukeratuko dugu, pasiloa, sukaldea e.a. Nahi dugun txokoa aukeratu eta toki horretako ertz batetik bestera, lurrean bi koloretako postikak, sardeska eta goilarak, sagar eta laranjak edo eskura ditugun bi objetu mota ezberin jarriko ditugu (biak partekatzen). Bata eta bestearen artean duten gertutasun mailak, jolasaren zailtasun maila eragingo du; gertuago kokatzen baditugu errazagoa eta urrunago kokatuta zailagoa izanda. Ondoren elementu bakoitza eskuekin edo hankarekin zapaldu behar dugun zehaztuko dugu; esate baterako postit urdinak eskuarekin eta horiak hankarekin. Behin arau hori zehaztuta, jolasaren helburua aukeraturiko etxeko espazioko ertz batetik bestera gurutzatzea izango da; hankak edota eskuak dagokion tokian kokatuta eta gure oreka mantenduta!