Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

IN-Komunikazioa

 

Komunikatzea ez da soilik kontatzea. Hitz egiten jakitea bezain garrantzitsua da entzuten jakitea, horrela gaizki ulertu ugari saihestu ditzakegu eta. Baina entzule onak al gara?

Komunikazio-asmakizun jolas baten bitartez, solasaldi batean dinamika burutuko dugu. Horretarako, igorlea, hau da, mezua bidaltzen duena, eta hartzaile bat, mezua jasotzen duena, izango ditugu.

Igorleak mezu bat izango du esku artean, eta hartzaileak esan nahi dion hori asmatu beharko du. Bata besteari bizkarra emanez jarriko gara. Igorlearen papera beteko duenak objektu bat hartuko du eskuetan, eta hartzaileak galderen bitartez, eskuetan duena asmatu beharko du: “Urdina da? Jan daiteke? Usain berezirik al du? Gustuko dut?”

Komunikatzean belarriak eta burmuina adi-adi izan behar ditugu. Entzutea eta kaso egitea ez da gauza bera. Eta jolas honen bidez, entzumen aktiboaren garrantziaz jabetuko gara. Entzute aktiboaren bidez, esaten digutena aditzearekin batera hau deskodifikatu eta bere esanahia bilatzen dugu eta, hitzen atzean dauden emozio, sentimendu eta mezuak jasoz.

Seguru gaurtik aurrera, esaten digutena beste modu batera entzun eta barneratzen dugula!

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •