Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

JAKItun

Jolas dibertigarri eta erraz baten bidez, elikaduraren inguruan ditugun ezagutzak frogatuko ditugu. Behean topatuko dituzun jolas taula eta galderak jaitsi eta listo!

Pertsona batek galdetzailearen rola hartuko du eta besteek banaka edo taldeka hizki bakoitzari lotutako galderari erantzuna eman beharko diozue. Erantzuna zuzena bada, garbantzu bat jarriko dugu hizki gainean, eta taldeak beste garbantzu bat jasoko du. Erantzuna okerra bada, errebotean hurrengo pertsona edo taldeari egingo dio galdera bera galdetzaileak, eta horrela jarraituko du, pertsona edo taldeetako batek erantzun zuzena eman arte.

Alfabeto osoa amaitzean galdera gehien asmatu dituen pertsona edo taldea JAKItun izendatuko dugu, hau da, garbantzu gehien eskuratu dituena.

Eta uztaia osatu duzuenean, galdera berriak sortzeko momentua da. Idatzi hizki bakoitzarentzako galdera berri bat eta ekin berriro ere jolasteari!

 

Jolastera animatzen?

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •