Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritzak, Leyre Cano, Laida Sanz, Donna Apellaniz eta Gaizka Rodríguez-ekin batera, kontaktu gabeko eskola-kirolerako material didaktikoa sortu dute.
Haurren osasun fisiko, mental eta emozionala bermatzen du sortutako unitate didaktiko honek. Zehazki, bi oinarri nagusi dituzte baliabide hauek: batetik, haurrak eta beraien premiak erdigunean jartzea; eta bestetik, gutxieneko distantziara antolatu beharreko saioetarako adibideak izatea.
Jarraian topatuko dituzuen dokumentuetan 12 saioetan banatutako unitate didaktikoa duzue eskura. Eskola-kirolei zuzenduta sortu den arren, beste eremu askotan ere aplikagarria dena.
Guk geuk Mahi-Mahi jolastokietan ere martxan jarriko dugu!
Proiektuaren inguruan informazio gehiaog lotzeko, sar zaitez hemen.