Mankala arabiar hitza da eta “mugitzeko” edo “mugimendua” esan nahi du. Afrika mendebaldean du jatorria, baina egun, munduko txoko desberdinetan ere jolasten da. Joko hau izen desberdinez ezagutzen da munduan zehar: oware, owari, oyo, awari, warri, awale, bao, giuthi, lelel, omwenso, tei, songo, kalaha… Tokiaren arabera gainera, joko honen modalitate ezberdinak aurki ditzakegu!
NOLA JOLASTU:
Deskargatu tableroa eta hartu 48 hazi, dilista edo ale txiki. Bi pertsona behar dira jolasteko.
ARAUAK: 2 jokalari izango gara, bata bestearen aurrean eserita eta taula bien erdian. Hasteko, zulotxo bakoitzean 4 hazi jarriko ditugu.
1. jokalariak bere etxeko zulotxo bat aukeratu eta bertan dauden haziak hartuko ditu (1, 2, 3 edo denak, jokalari bakoitzak aukeratuko du zenbat hazi hartu).
2. Erlojuen orratzen kontrako norabidean mugituko ditu haziak, banan-banan.
3. Azken hazia, kontrako jokalariaren zulotxo batean gelditzen baldin bada, eta zulo horretan 2 edo 3 hazi baldin badaude, jokalariak bertako hazi guztiak hartu ahal izango ditu eta bere biltegian gorde. Ezer ez baldin badago, jokoak aurrera jarraitzen du.
4. Txanda hurrengo jokalariari pasako zaio.
5. Jokalari batek bere etxeko zulotxoetan hazirik ez duenean jolasa amaituko da.
6. Biltegian hazi gehien dituenak irabazten du jolasa.