Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

MATXE PAPERA

Adin tartea: 3-100

Partaideak: familian

Beharrezko materiala: Ura, edalontzia, ontzi bat, kola, egunkari papera, brotxa eta margoak.

Jarraibideak: 

1.        Egunkaria tiratan moztu.

2.        Bol batean ura eta kola nahastu (100ml ur kola 500ml urrekin esate baterako).

3.        Egindako nahasketan egunkari tirak sartu.

4.        Egin nahi den objektuaren molde bat hartu (edalontzi bat esate baterako) eta paperezko tirekin estali.

5.        Behin paper kapa batez estalita 10 minutuz utzi lehortzen.

6.        Behin lehortuta, berriz ere, errepikatu, beste paper kapa bat jarriz eta 30 minutuz utzi lehortzen.

7.        30 minutuak pasa ostean, beste bi kapa gehiago gehitu eta utzi guztiz lehortu arte.

8.        Azkenik objektua (basoa esate baterako) barrutik atera eta papelmatxearekin sorturiko objektua apaindu; margo, gometx e.a erabilita

 

*KOLARIK ETXEAN EZ BADUGU, ONDORENGO NAHASKETA EGIN ETA KOLAREN ORDEZ ERABILIKO DUGU:

 

1.        800ml ur irekiten jarri.

2.        Sua itzali eta 200g irina bota uretara; mugitu egurrezko goilararekin nahasketa on bat lortu arte.

3.        Behin hotzituta, kolatzat erabiliko dugu eta aurreko pausu guztiak jarraituko ditugu. 

 

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •